Biharko ‘Gaur8’: Katsikasekin elkartasuna, Oklahoma eta frackinga, eta Uzbekistango geroa

Hondarribiko sei emakumek herrian arropak eta dirua bildu eta Greziako Katsikas errefuxiatuen kanpalekura joan ziren maiatzean Asier Perez Karkamo kazetaria lagun zutela. Han ikusi eta ikasi dutenaz eta aurrerantzean euren elkartasuna bideratzeko dituzten asmoez Nagore Belastegik egindako erreportajea nabarmendu du Xabier Izagak Gaur8 astekariaren aurrerapenean. Horrez gain, Jose Angel Oriaren erreportaje bat ere aurreratu du, joan den larunbatean Oklahoman izandako lurrikara indartsu batek haustura hidraulikoaren ondorioen gaineko eztabaida piztu baitu. Amaitzeko, Uzbekistango presidentea hil berritan, Dabid Lazkanoiturburuk egindako analisia aipatu du Izagak, oraingoz ez baitago oinordekorik, eta ikusteko dago hurrengo presidentea zeinen menpekoa izango den, Errusiarena edo AEBena.

Hurrengo podcasta

Mikel Elorza, munduan aldaketarik eragin ez duen udaz eta lehendakarigaiez

ol. Ira 9 , 2016