IRRATIEN TARTEA: Sakanako kirol, kultura eta euskalgintzako albisteak, Beleixetik

Sakanako Beleixe irratiko Maider Betelu batu da gaurko irratien tartera eta azaldu digu 1.203 mendigoizalek hartu zutela parte Irurtzungo Iratxo elkarteak antolatutako Sakanako Ibilaldian. Horrez gain, kultura arlora jota, gogora ekarri du Sakanako I. Pop Rock Txapelketako finala jokatuko dutela larunbatean Lakuntzan. Altsasutik, berriz, Alde Zaharreko festen barruan egingo duten artisau azokaren 25. urteurrenaz, eta euskal hiztun berriak omentzeko larunbaterako antolatutako EleFestaz hitz egin du. Amaitzeko, azaldu du Kulturartekotasunaren Astea antolatu dutela Irurtzunen, maitzaren 7tik 13ra.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: Fronte Nazionalaren gorakadaz eta Europako ezkerraren erronkez

og. Mai 4 , 2017