KKinzona Irratia

kkinzona-logo
Frekuentzia:
98.0 FM
Eremua: Urretxu eta Zumarraga
Helbidea: Urretxu eta zumarragako gaztetxea.
Webgunea: www.kunkkinzona.net
E-Posta: kkinzonalilbrea@gmail.com
Tfnoa: (0034) 943 03 87 41

KKinzona proiektu komunikatiboa 2004. urtean jaio zen, aldizkari baten forman. Urretxuko eta Zumarragako gazteei ahotsa ematea zuen helburu; gazteek eta ez hain gazteek, euren iritziak, asmoak, penstamenduak, kritikak, ametsak, ilusioak edota gogoetak partekatzeko leku bat izateko helburuz sortu zen.

Hainbat ale kaleratu ostean, irrati baten ideiari forma ematen hasi ginen eta denbora gutxiren buruan, gure lehen weba izango zena eta internet bidezko irrati bat sortu genituen. taberna baten almazeneko beheko pisuan hasi zuen bere bidea KKinzona irrati libreak eta hasiera hartan, hiruzpalau programa eskaintzen ziren astean.

Denbora batera, hala ere, diru arazoak tarteko, lokal hura utzi egin behar izan genuen. Urretxuko Udalari lokal bat eskatu genion, eta hauek, prestutasunez eman ziguten bat, gaztetxearen parean, hain zuzen. Lokal berrian FM bidez emititzea zen gure asmoa. Gazte Asanbladaren laguntzaz, hainbat hilabeteren buruan lokala prestatzen amaitu genuen eta 2009ko otsailaren 6an, lehenengo FM bidezko emisioa burutu genuen. Ordundik, hogeitik gora saio autoproduzitu egin dituzte bi herrietako gazteek, eta egun, 7 saio inguruk osatzen dute gure parrila.

Kkinzona proiektu komunikatiboa hala ere, ez da irratian gelditu eta duela urte gutxi batzuetatik, film laburrak eta bestelako ikus-entzunezkoak ekoizten dituen gazteon produktora ere bilakatu da. Gazteon artean egin ditugu “KKheroia Roca doktorearen aurka” edota “James John Ez doktorearen aurka” pelikulak. Eta zer esanik ez “Berunezko Justizia; Ixilik Bang zuen izena” filma ere hor dago, 2009an herriko gazteon ekimenez estreinatu genuen western laburra.

KKinzona finean, gazteon ilusioei irteera ematen dien proiektua da; gure kezkak, gorrotoa, maitasuna eta ametsak bildu eta bozgorailu batetatik igortzen dituen indarra.

streaming-buttonpodcast-button

Comments are closed.