IRRATIEN TARTEA: Tolosaldeko politika, ekonomia eta elkartasun kontuak, Atariatik

Gazteak Kalean plataformak deituta elkarretaratzea egin zuten larunbatean, Tolosako epaitegiaren aurrean, Aitor Tolosa, Unai Sukia eta Ibai Julian gazteek bizi duten egoera salatzeko. Izan ere, hiru gazteen aurka 38.000 euroko isuna eta bosna urteko espetxe zigorrak daude 2015eko Inauterietan izandako gertaera bat medio. Albiste hori ekarri du, besteak beste, Ataria irratiko Iñigo Terradillosek gaurko irratien tartera. Horrez gain, euskal errepresaliatu politikoen etxeratzearen alde Lizartzan egindako II. Mendiz mendi etxera elkartasun dinamikaz ere hitz egin du. Ekonomi arlora jota, Asteasuko Etxetesa enpresako 200 langilek lan hitzarmen duinaren alde abiatutako mobilizazioak nabarmendu ditu.

Hurrengo podcasta

'Bilgune kontari': 'Irla bat izan ez dadin', EMMren adierazpena eta 'Hezkidetzan aditua' titulua

al. Urr 3 , 2016