“Frankismoa bizi izan zutenek badute zer esana, baina norbaitek galdetzea behar dute”

Asteburuko berria izan da Maria Servini epaile argentinarrak esan duela baimena lortuz gero, Espainiara joan eta Martin Villa ministro ohiari deklarazioa hartuko liokeela. Frankismoko krimenak ikertzen ari da Argentinako epaile hori, eta frankismo garaira begira jarri gara gu ere dinamika lokal bat gurera ekartzeko. Izan ere, Legorretako Udalak eta Aldapa Haundi kutlur elkarteak frankismoak herrian izan zuen eraginari buruzko lana egin zuten iaz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Horren emaitza izan dira Hurrengo geltokia dokumentala eta liburua, eta horretaz aritu gara Jon Diaz eta Iban Zunzunegirekin.

Hurrengo podcasta

Matadeixeko VII. Antzerki Jardunaldiak: antzerkiaz gozatzeko gertuko modu intimoa

al. Ots 15 , 2016