antzerki

Egun bizitzen gauden deseskalada prozesuan Gasteizko Baratza Aretoak hainbat ekitaldi antolatuko ditu. Horren inguruan hitz egiteko, Marina Suarezekin hitz egin dugu. Covid-19ak sortutako testuingurura egokitu zirela azaldu digu lehenik, internet bidezko ekintzak antolatuz. Hala ere, aurretik bazekiten ere, argi geratu zitzaien horiek ez zirela haiek arte eszenikoak burutzeko erabili nahi zituzten euskarriak eta zuzenekoak zein […]

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan: -Maika Etxekopar Bonbon beltz antzerki konpainia eta zahar etxeeri buruz lantzen ari diren azken obra aurkezten dauzku… -Ainhoa Lopez de Muniain soprano kantari gasteiztarrarekin mintzatu gira “L’enfant et les sortilèges” operan parte hartzen zuela baionako kontserbatorioan… Musika: L’impératrice, Sting and Shaggy Jatorria: Radiokultura

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan: -Xabi Etcheverry arrabitalariarekin dantzari eta musikarien arteko lotura eta sorkuntza eta tradizioaren arteko mugaz aritu gira… -Iñaki Ziarrusta ATX antzerki konpainiaz eta kultura solas ibili gira… Musika: David Bowie “Space Oddity”, Lefa “Seul” Jatorria: Radiokultura

irakurri gehiago →

« Zaldi Urdina », heroina eta 1980ko hamarkadako oroitzapen txarrenetarat urbiltzen gaituen antzezlan baten izena da (Axut, Artedrama eta Dejabu konpainiak antzeztua).Antzezlan honetan, Ametsek, poliziatik ihesean den anaiaren bila dabil …Edurne Azkarate, Oiongo antzerkilari gazteak, bere ibilbide interesgarria aipatzeaz gain, Ametsen rola nola jokatzen duen azaltzen dauku… Xehetasunak : http://www.zaldiurdina.eus/ Jatorria : Radiokultura

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan: -Francine Urgorrik “Bon Air” Kanboko zaharretxean eramaiten duen lana azaltzen dauku… -Zaldi Urdina antzezlana aktualitatea inarrosten duela, Axut konpainiako Ximun Fuchs eta Edurne Azkarate antzerkilariarekin mintzatu gira… Musika: Alberta Hunter “Nobody knows you when you’re down and out”, The Doors “Mosquito”, Nekfeu “Vinyle” Jatorria: Radiokultura

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan: -Henri Errandonea, Iparraldeko pilota batzordearen arduradunarekin mintzatu gira pilotaren garatzeaz Guinea-Conakryn. -Patxo Telleria, antzerki-egile eta aktore bilbotarrarekin “Ghero” obra eta bere ibilbide luze eta aberatsa ukan ditugu aipagai. Musika: Hugo TSR “Là-haut”, Arthur H “14 juillet 2002”, The Egg “Walking away” Jatorria: Radiokultura

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : – Baionako Les Bascos elkarteko kidea den Beñat Gachenek LGBT kolektiboaren gaur egungo egoera eta erronkak aipatzen dizkigu. – Ander Lipus antzerki aktoreak bere azken proiektuak aipatzen dizkigu bai eta aspaldi Indian egindako antzerki ikastaldia ere … Musika : Soprano et Jamel Mektoub « Boycott », Gwyneth Glyn « Adra » eta […]

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : – « Zazpi senideko » obran anaitasun bizipenak antzezten dira. Fuchs anaiak, Manex eta Ximun, Axut ! antzerki talde berria aurkezteaz gain, anaitasuna nola bizi duten kondatzen daukute. – Itziar gaztetatik ari da Argia dantza taldean. Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Martin Zalakain obraren aurkezpenean mintzatu gara berarekin … Musika : Cocorosie « Japan », Atahualpa […]

irakurri gehiago →

Frantziako hauteskunde legislatiboetarako kanpainari buruzkoak ekarri ditu Irulegiko irratiko Jojo Bidartek gaurko irratien tartera. Horrez gain, Mauleko hiltegiko auziari buruzko azken albisteak aipatu ditu. Izpurako erietxeko zerbitzu zenbait arriskuan daudelako sortu den kezkari ere heldu dio. Baionatik, berriz, erleekin abian jarritako proiektu bati buruzkoak nabarmendu ditu Bidartek. Amaitzeko, Ipar Euskal Herriko antzerki konpainiek elkartzeko egin […]

irakurri gehiago →

Artedrama Arte Eszenikoen Plataforma, ekintza, drama, antzerkia eta artearen lengoaiak ikertu eta sortzeko bokazioarekin jaio zen 2007an Ander Lipusen gidaritzapean. Hainbat zutabek eusten diote plataformaren sabaiari, eta horietako bat izango dira, seguru asko, gaur zortzi hasi eta apirilaren 22an amaituko diren ADEL euskal laborategiko topaketak. Aurten, hamabigarrenez antolatu dituzte, Aulestin. Egitarauaren lagin bat gurera ekartze […]

irakurri gehiago →