topaketa

“Muinoko etxearen” mende laurdena ospatzeko prestatu zuten dokumentala Gasteizko gaztetxeko kideek. Edizio lanek luze jo arren, dokumentalak ez du gaurkotasunik galtzen, eta Arabako hiriburuko gaztetxeko errealitatea ezagutzeko modukoa da egileen ustez. Gaur, Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketen baitan, proeiktatu eta solasaldia egingo dute. Horretaz aritu gara Ander Abascalekin.

irakurri gehiago →

Oñatiko Antixena gaztetxeko kideek beraien burua prest agertu dute 2016ko Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketa antolatzeko. Duela hilabete batzuk egin zuten proposamena, eta beste hainbat gaztetxetako kideen onespenarekin, aurrera egin du asmoak.. Hala, gaur, bihar eta etzi hausnartzeko, elkar ezagutzeko, esperientziak partekatzeko… gauza askotarako aukera izango dute Antixenan biltzen direnek. Antolaketan murgilduta dabilen […]

irakurri gehiago →

Nahiz eta gaztaroan nahiko lotsatia zen, irrati baten lan egin nahi zuela argi zuen Aiert Irirate Irundarrak. Hendaiako Antxeta irratian murgildu zen hargatik, eta horren ondoren, ez zuen beldurrik izan Irlandako irrati batera urtebeterako lanera joateko. Dublindik Alemaniara jauzia egiteko prest zegoela, Budapesten aurkitu dute Radikokulturako lagunek Iriarte, Europako irrati komunitarioen arteko topaketa batean, hain […]

irakurri gehiago →

Joan den astean Angela Davis Euskal Herrira etorriko zela jakin genuenetik asko ari gara hitz egiten bisita horrek duen garrantziaz. Bihar izango da hasiera Kartzela kalera! topeketeten baitan Emakumea eta kartzela izeneko jardunaldiak. Gaur ere izango dute saiotxo bat, ordea, eta igandean ere izango da zertaz hausnartua. Horretaz hitz egiteko Giza Eskubideen Euskal Behatokiko Iratxe […]

irakurri gehiago →

Gazte mugimenduko hainbat eremutan lanean ari diren 60 gazte inguru bildu ziren abenduaren 19an Añorgako Firestone lantegi berreskuratuan. 2016ko udazkenerako topaketa bat antolatzea da euren asmoa, baina ordura arteko eta ordutik aurrerako bidea ere izan nahi dute helburu. Alternatiben eraikuntza egunero egin behar dela uste dute, eta gazteen lanaren garrantzia nabarmendu dute. Xalba Ramirezek azaldu […]

irakurri gehiago →

Euskal antzerkiaren inguruko kontuak landu ditugu EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko kolaboratzaile Itziar Eliasekin. XXXIII. Euskal Antzerki Topaketetan ikusgai egon diren Etxekoak, Eskutitzak eta Mobydick obrez hitz egin digu, eta datorren asteburuan ikusgai egogno direnen agenda ere aurreratu digu.

irakurri gehiago →

Euskal antzerkiaren inguruko kontuak landu ditugu EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko kolaboratzaile Itziar Eliasekin. Asteburuan abiatu ziren XXXIII. Euskal Antzerki Topaketez hitz egin digu, hasteko, egitarauko hainbat kontu nabarmenduz. Ondoren, Urola bailaran antzerkiaren bueltan abian diren dinamikak bildu nahi dituen Oholtzaberri egitasmoa zer den azaldu digu.

irakurri gehiago →

Asteburura begira jarriko gara gaurko elkarrizketaren tartean. Izan ere, Espainiar estatuko Irrati Askeen Topaketa izango da ostiraletik igandera bitartean, Zarauzko Putzuzulo amets fabrikan. Nola ez, irratigintza askean dihardugun guztion intereseko zita izango da, eta horren berri gehiago jakiteko Oreretako Zintzilik irratiko Julen Etxegarairi deitu diogu.

irakurri gehiago →

Astelehenero bezalaxe, euskal antzerkiaren inguruko kontuak landu ditugu EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko kolaboratzaile Itziar Eliasekin. Gaurkoan, Donostiako XXVII. Gazteen Antzerki Topaketez hitz egin digu, eta Azkoitiko Biboterik gabe taldea nabarmendu du.

irakurri gehiago →

Sakanako Beleixe irratiko esatari Alfredo Alvaro batu zaigu gaurko irratien tartera, eta honako kontuak jorratu ditugu harekin: udal eta foru hauteskundeetara aurkezten diren Sakanako alderdien datuak; Irurtzunen egingo den II. Euskal Herriko Kontakt Inpro topaketa; Valorg proiektuko bilera; eta agenda kontuak nabarmendu dizkigu.

irakurri gehiago →