Alternatibak eraikitzeko gazte mugimenduak abiatutako bideaz hitz egin dugu Xalba Ramirezekin

Gazte mugimenduko hainbat eremutan lanean ari diren 60 gazte inguru bildu ziren abenduaren 19an Añorgako Firestone lantegi berreskuratuan. 2016ko udazkenerako topaketa bat antolatzea da euren asmoa, baina ordura arteko eta ordutik aurrerako bidea ere izan nahi dute helburu. Alternatiben eraikuntza egunero egin behar dela uste dute, eta gazteen lanaren garrantzia nabarmendu dute. Xalba Ramirezek azaldu digu nola joan zen joan den larunbateko bilkura eta aurrera begirako zein asmo dituzten.

Hurrengo podcasta

Radixu irratia, Ondarroan ongi sustraitutako proiektua

og. Abe 24 , 2015