topaketa

Azken urteotan Bilboko Kafe Antzokian haurrentzako zein gazteentzako Antzerki Topaketak antolatu dituzte, eta aurten hamabosgarren edizioa izango da. Lehen Haur Antzerki Topaketak ospatu zituztenetik esperientzia bildu dute, eta ehunka haurrek egindako antzerki saioak ikusteko aukera izan da aurten ere. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek hitz egin du horretaz Koldo Zelestinorekin.

irakurri gehiago →

Saio amaieran, agenda kontuei begira jarri eta Bilboko Kafe Antzokiko emanaldi baten berri jaso dugu, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monforten eskutik. Koldo Zelestinori egin dio elkarrizketa, gaur hasita egingo diren 13. Gazte Musika Topaketez.

irakurri gehiago →
no image

Bizkaiko kontuen berri izan dugu Mieltxo Monforti esker

29 urtarrila, 2015 | 0 Komentarioak

Gaurko irratien tartera Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfort batu zaigu, eta Bizkaiko hainbat konturen berri ekarri digu: EHKOlektiboko Sonia Ingunzarekin hitz egin du Amorebietan egindako baserritarren topaketez, batetik; Alvaro Hilario kazetariarekin, berriz, Bilboko kultura agenda jorratu du.

irakurri gehiago →

Asteazkenero bezalaxe, aste honetako Argia aldizkariaren aleak zer ekarriko duen aurreratu digu Estitxu Eizagirrek: 2015eko urtarrilean Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko duten Aurore Martini egindako elkarrizketa; larunbatean Ondarroan eginiko Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministetan izandako mahai inguruari buruzko erreportajea; eta Jone Amezagaren atxiloketaren harira antolatutako babes ekintzez Lander Arbelaitz eta Axier Lopez kazetariek egin duten hausnarketa.

irakurri gehiago →

Astelehenero bezala, Euskal Herriko Bilgune Feministako kolaboratzaileei egin diegu lekua gurean. Gaurkoan, Amaia Zufia batu zaigu Zebrabidera, eta larunbatean Ondarroan egindako Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministez hitz egin digu. Goizeko lantaldeetan irtendako ideia nagusiak, arratsaldeko mahai inguruko gakoak eta burujabetza feministaren inguruko zertzeladak aipatu dizkigu.

irakurri gehiago →

Bihar ospatuko dira Ondarroan Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministak, eta gaurko saioan irratien tartean egin diegu lekua. Bilbo Hiria irratiko Mieltxo Monfortek Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Oihana Etxebarrietari egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.

irakurri gehiago →

Bihar Durangoko Azokatik zuzeneko saioa egingo dugunez, egun bat aurreratu dugu Gaur8 aldizkariaren aurrerapena, eta Amagoia Mujikarekin hitz egin dugu zenbait konturen inguruan. Durangoko Azokari egin dioten errepaso historikoa; abenduaren 13an Ondarroan ospatuko diren Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministak; eta Mexikoko ikasleen desagerketari buruzko analisia nabarmendu dizkigu Mujikak.

irakurri gehiago →

Astelehenero bezalaxe, euskal antzerkigintzari zabaltzen diogun tartetxora batu zaigu gaur ere EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Elias. Azpeitiko antzerki topaketetan haurrentzako egon den eskaintza errepasatu ondoren, gurasoentzako zenbait aholku proposatu ditu Eliasek, “haurrak antzerki ikusle egokiak izan daitezen”.

irakurri gehiago →

Astelehenero ohi dugunez, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen hausnarketarako Bilgune Kontari aldizkariaren errepasoa egin dugu, gaurkoan, Amaia Zufiarekin. Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministetarako izen ematea zabaldu izana; azaroko Emaraun-ean kaleratutako Kurdistango emakumeen egoerari buruzko elkarrizketa; eta Arrasaten Izan zaitezke feminista euskaltzale izan gabe? lelopean egindako mahai ingurua nabarmendu dizkigu, besteak beste.

irakurri gehiago →

Astero bezala, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen astekariaren errepasoa egin dugu gaur ere, Bilgune Feministako kide Oihana Etxebarrietarekin. Abenduaren 13an, Ondarroan ospatuko diren Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministen spotaz, emakume kirolariei ahotsa ematen dien Info7 irratiko Kirol leihoa irratsaioaz, eta antisorgailu hormonalei buruzko erreportajeaz aritu zaigu Etxebarrieta.

irakurri gehiago →