topaketa

15 urte beteko ditu 2017an Euskal Herriko Bilgune Feministak eta Altsasun asanblada nazionala egin zuten larunbatean, bertan, urteurrenaren harira antolatutako ekintzen berri eman zuten. Nagusia maiatzaren 6rako antolatu duten VII. Topaketa Feminista izango da, boteretze feminista izango du ardatz. Ba horri, Hezkidetzan aditua ikastaroan izena emateko abian den epeari eta Eguberri atarian jostailu eta jolasak […]

irakurri gehiago →

8. PROKLAMA, bihar izango da, ARTIUM museoan, Gasteizen. Iruñea-Veleiako aurkikuntza arkeologikoa ardatz hartuta, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkumen koordinaziopean, gaia astindu eta bestelako narratibak sortzea dute helburu, arte garaikidea eta arkeologiaren arteko gurutzaketak sortzeko. Azala lantegikoak ari dira horren antolaketan lanean, eta bertako kide Ixiar Rozasek azaldu dizkigu biharko topaketaren xehetasunak.

irakurri gehiago →

Irailaren 23tik 25era Bilbon ospatuko dira Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialistak. Sindikatu, alderdi eta hainabt eragilek deituta, «urgentzia ekologikoaren eta larritasun sozialaren aurrean trantsizio ekosozialistak dituen alternatibak» eztabaidatuko dira bertan. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak gai hori ekarri du gaurko irratien tartera. Horrez gain, Iker Laurobak bihar Bilboko Kafe Antzokian eskainiko duen kontzertua nabarmendu du. […]

irakurri gehiago →

Aurreko Nafarroako Gobernuak oztopoak jarri zituen arren, Lekarozko hainbat gurasoren esfortzuarengatik urratu egin da herri eskolaren aldeko bidea. Baztango Udaleko ordezkaritza Nafarroako Hezkuntza departamenduko arduradunekin bildu zen egoeraren berri emateko eta ikasturtea herriko eskolan hasteko aukera izango dute Lekarozko haurrek. Albiste hori ekarri du Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegik gaurko irratien tartera. Horrez gain, Espainiako […]

irakurri gehiago →

Kooperatibagintzan Topaketa IV: Kooperatibagintza eta eraldaketa soziala ekitaldia antolatu dute Lanki ikertegikoek ostiral honetarako, eta horri buruzko kontuak azaldu ditu Lankiko Maider Iriartek gaurko KooperaRock atalean. Eskoriatzako HUHEZI Fakultatean izango da topaketa 09:00etatik 14:00etara, eta honako gaiak landuko dituzte, besteak beste: Eraldaketa soziala Arrasateko Kooperatiba Esperientzian eta Lurraldeari atxikitako esperientzia sozioekonomikoak —Bartzelonako, Ipar Euskal Herriko, […]

irakurri gehiago →

Akelarre elkarteako Literaturaren menturan taldea duela hamar bat urte sortu zuen literatur zale talde txiki batek, bereziki, euskal literaturaz aritzeko helburuarekin. Aurten, lehen mundu gerraren mendeurrena denez, mahai inguru bat antolatu dute, euskarazko lekukotasun literarioak ezagutzeko asmoz. Bihar, 17:30ean Hendaiako Mediatekan izango da hori, eta zitaren harira, Edurne Alegriari Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak egin […]

irakurri gehiago →

Euskal kulturaren komunikazioa eta transmisioa landuko ditu Jalgi topaketak. Maiatzaren 23tik 29ra egingo da Aiaraldean, Bertsozale Elkarteak, Topaguneak, EHAZEk, Aiaraldea komunikazio leihoak, Ahotseneak, Jakinek, Hik Hasik eta Sortzen Ikasbatuazek antolatuta. EHAZEko kide Itziar Elias gure kolaboratzailea dela baliatuta, antzerkiaren arloan egongo den eskaintza nabarmentzeko baliatu dugu gaurko tartetxoa. Horrez gain, Aldatzen Laguntzen antzerki taldearen Amets […]

irakurri gehiago →

Bi astean behin bezalaxe, Tolosaldera begira ekin diogu Zebrabideko asteari. Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu da irratien tartera eta hiru gairen bueltan hitz egin du. Batetik, Iñaki Ganboak euskal makila borrkaz egin duen ikerketa aipatu du, baita azken aztarnak Amezketan topatu dituztela nabarmendu ere. Bestetik, asteburuan Tolosako Usabal kiroldegian egin duten informatikazaleen Gipuzkoa Encounter […]

irakurri gehiago →

Eleak/Libre dinamikak antolatuta, Herritarren Segurtasunerako Legea edo Mozal Legea deritzona salatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte datorren apirilaren 9tik 16rabitartean. Plataformak salatu du azken urteetan indartutako protesta mugimenduak isilarazteko “propio diseinatutako legea” dela Espainiako Gobernuak iaz indarrean sartutakoa, eta errepresioaren biktimak “babesgabetasun handiagoan” uzten dituela. Egoera hori begi bistan jarri eta salatzeko asmoz, III. Libre Topaketak […]

irakurri gehiago →

Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketen helburua da, besteak beste, bertaratzen direnak ilusioz eta motibazioz elikatzea. Ereduen elkartrukerako aukera eskainiko du bihar goizeko Gaztetxeak egungo sistemaren alternatiba gisa eztabaidak. Eztabaidari lehen puntua jarri eta horretaz hausnartu dugu Ane eta Ortuondo proiektuko Mikelekin.

irakurri gehiago →