Pedro Elias Igartua

SOINUGELA: Anje Duhalderekin solasean

4 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Gaurko Soinugelan izan dugun kantari-kantugilea, Anje Duhalde, ez da gonbidatua izan, ezinezkoa baitzen, izan ere Anje Bilbo Hiria irratiko sortzaileetakoa dugu, bere etxean izan da, beraz. Anje Duhalde (Arrangoitze, Lapurdi, 1950) euskal kantagintza garaikidearen aitaponte modukoa izan da. Hastapenetan El Fuego taldean bateria jole ibili zen, gero Mixel Ducau eta Daniel Landart idazlearekin batera, Errobi […]

irakurri gehiago →

Camarón de la Isla flamenko garaikidearen erraldoia izan zen. 1978ko udan Madrilgo estudio batean La leyenda del tiempo LPa grabatu zuen Camaronek, Amador anaiak, Tomatito, Kiko Veneno, Manolo Rosa eta besterekin, bere estiloa hankaz gora jartzen. Handik atera dugu gaurko gure urrezko abestia, La leyenda del tiempo. Gero, funtsezko disko horretatik beste hiru kantu entzun […]

irakurri gehiago →

Galiziatik ekarri dugu musika, folk eremukoa, gaurko Soinugelara. Urrezko kantua Milladoiroren eskutik entzun dugun Aires de Pontevedra zuzenean grabatua. Jarraian, Galiziako muñeira guztien ama, gaiteroek esaten duten moduan. Entzun dugu Muñeira de Chantada, Carlos Nuñezek The Chieftains-ekin zuzenean grabatu zuen bertsioan. Gero, Ricardo Portela zena ekarri dugu, gaiteiro handia bera, eta, gauzak zer diren, bere […]

irakurri gehiago →

Pasa den astean ez genuen bukatu Kepa Altonagarekin bere liburuez egin genuen solasaldia. Gaur, horren gainean musika entzunaldia luzatuko dugu, Altonagak berak aukeratutako kantuekin: Enter Sandman (Metallica, 1991) Highway Star (Deep Purple, 1972) Room to Move (John Mayall, 1969) Berandu da (Itoiz, 1985) And You and I (Yes, 1972) Walking Like a Giant (Neil Young, […]

irakurri gehiago →

SOINUGELA: Kepa Altonaga eta bere soinu banda

2 urria, 2019 | 0 Komentarioak

Gaurko Soinugelan saio berezia izan dugu. Kepa Altonaga (Loiu, 1958) izan dugu gonbidatu eta berarekin solasean egon gara bere liburuez. Gure saioa,noski, musika esparruan daukagunez, berak aukeratu ditu gaur entzun ditugun kanta guztiak. EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean zoogeografia eta ornogabe ez artropodoen zoologia irakasten du. Udako Euskal Unibertsitatearen kidea dugu Altonaga, eta 1992-95 tartean […]

irakurri gehiago →

Phil Manzanera gitarra jotzaile garrantzitsua izan zen 70eko hamarkadan, batez ere Roxy Music taldean egindako lanagatik. 1975ean Manzanerak bakarlari moduan bere lehen lana grabatu zuen Diamond Head izenpean. Bertatik aukeratu dugu gaurko urrezko kantua, Frontera izenekoa, Robert Wyatt-en laguntzarekin abeslari lanean disko honetatik beste bi kantu ere entzun ditugu: Diamond Head eta Big Day. Denver-etik […]

irakurri gehiago →

Ikasturte berri honen lehenengo urrezko kantuaren bila New Orleansera joan gara. 1890eko egunetatik Canal Street-en Tiger Rag entzuten zen aintzinako marching band edo txaranga modukoa. 1961ean Preservation Hall Jazz Band sortu zen. Gaur entzun dugun Tiger Rag doinuaren bertsioa 1976 an grabatu zen. Bide beretik, W.C. Handyren St. Louis Blues ere entzun dugu, Preservation Hall […]

irakurri gehiago →

SOINUGELA: Petti kantari-kantuegilearekin solasean

11 uztaila, 2019 | 0 Komentarioak

Juan Luis Pérez Mitxelena (Bera, Nafarroa, 1973) Petti da. Orain 20 urte Amets bat izeneko kantu bilduma kaleratu zuenetik Euskal Herriko kantari kantugile eta gitarra jotzailerik osoenetakoa dugu. Bere diskografian, guztira hamar bilduma egin ditu bakarka, azkenekoa Zuzenean Tolosako Bonberenean. Askotan beste artistekin egin izan du lan, bai zuzenean, bai estudioan. Besteak beste, Anari, Barrence […]

irakurri gehiago →

Cornelius Brothers & Sister Rose neba-arrebak 70eko hamarkadaren hasieran Floridan sortu ziren, gospel mundutik rock eremura salto eginda. Guk gaur urrezko kantu legez aukeratu dugun abestia Too Late to Turn Back Now, iragan urtean Spike Leek BlacKkKlansman filmean erabili zuen eszenarik onenetako batean. Bide batez, Corneliusen beste bi kantu ere entzun ditugu: Treat Her Like […]

irakurri gehiago →

Robert Fripp-en King Crimson taldeak dakarkigu gaurko urrezko kantua. Mojo aldizkariak uztailerako zenbakian 12 kantuko bilduma bat aurkeztu du CD batean. Bertatik Epitah kantua entzun dugu. Jatorriz 1969an konposatua, 2017an Live in Vienna grabazioan zetorren bertsioa. Jarraian beste lau kantu esanguratsu entzun ditugu King Crimson artxiboetatik aukeratuak: 21st Century Schizoid Man (1969), Cadence (1970), Starless […]

irakurri gehiago →