Pedro Elias Igartua

SOINUGELA: Xamar irakasle eta idazlearen soinu banda

12 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

Gaurko saioaren lehenengo orduan urrezko kantarekin hasi gara: Kaliforniako Tom Russell-en The Basque (1991) izeneko kantua entzun dugu. Jarraian, hainbat euskal kantarik euskaratutako kanpoko abesti batzuk entzun ditugu: The Age of Self (Robert Wyatt), Ruper Ordorika (1990), I’ll Be Your Mirror (Lou Reed), Maddi Oihenart (2014), I Fought the Law (Sonny Curtis), 7 Eskale (1995), […]

irakurri gehiago →

The Staple Singers kantariak 50eko hamarkadan hasi ziren gospel sutsua egiten eta gaur oraindik Mavis Staplesek jarraitzen du lanean. Guk gaurko saiorako 1962-1968 tartea aukeratu dugu. Urrezko kantu legez Stephen Stills-en For What It’s Worth aukeratu dugu. Jarraian, Buffalo Springfield-ek grabatu zuen abestiaren jatorrizko bertsioa entzun dugu, gero, The Staple Singers-ekin jarraitu eta haien kantu […]

irakurri gehiago →

Gaurko urrezko kantuaren bila NYko aspaldiko talde batengana jo dugu. The Fugs (the fucks -en eufemismoa) Ed Sanders eta Tuli Kupferberg olerkariek sortutako taldea izan zen. Musikariak The Holy Modal Rounders taldetik etorri ziren. 1964an sortu ziren eta bi urte geroago gailurrera igo ziren beren bigarren diskoarekin. Euren kantuek abanguardia kutsua zuten baina, aldi berean, […]

irakurri gehiago →

Gaurko urrezko kantuaren bila NYko aspaldiko talde batengana jo dugu. The Fugs (the fucks -en eufemismoa) Ed Sanders eta Tuli Kupferberg olerkariek sortutako taldea izan zen. Musikariak The Holy Modal Rounders taldetik etorri ziren. 1964an sortu ziren eta bi urte geroago gailurrera igo ziren beren bigarren diskoarekin. Euren kantuek abanguardia kutsua zuten baina, aldi berean, […]

irakurri gehiago →

Rock gogorrera kanturik esanguratsuenetakoa dugu gaur urrezko abestitzat aukeratu duguna, Lemmy Killmister zenaren Motörhead hirukotearen Ace of Spades. AEBetako Hayseed Dixie taldeak rock abesti klasikoen bertsioak egiten ditu, bluegras eremura eramanez. Gaur aukera txiki bat ekarri dugu: Ace of Spades (Motörhead), You Shook me All Night Long (AC/DC), Holidays in the Sun (The Sex Pistols), […]

irakurri gehiago →

Doctor Deseo taldearen Maketoen iraultza izeneko disko berrian bilbotarrek bilbotarrek kaleratutako euskarazko abesti guztiak bildu dituzte. Bilduma honetatik hartu dugu  aste honetako urrezko kantua, 1998an Francis Díezek abestu zuen Xabier Leteren Ni naiz abesti ilunaren bertsio ederra. Jarraian, 24 urte arinago Letek berak grabatutako Ni naiz kantaren jatorrizko grabazioa ere entzun dugu. Gero, Doctor Deseoren […]

irakurri gehiago →

SOINUGELA: House / home gure etxea da #ThemeTime

10 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Gaurko kantuek etxea izango dute ardatz. Gizakien bizimodua etxean datza, bertan jaio, hazi, hezi, maite, gorroto eta hil egiten dugu, beraz, harritzekoa ez da milaka kantuk gure etxearn bertan edo etxerako bidean gertatzea. Guk aukera txiki baina ederra egin dugu eta guztietan etxean dugu bure bihotza. Hator hator mutil etxera (Negu Gorriak, 1994) Sweet Home […]

irakurri gehiago →

Txuma Murugarren (Errenteria, 1964) Sasoi Ilunak taldeko abeslaria izan zen 90eko hamarkadan, baina 200. urtean bakarkako ibilbide emankor eta sendoa hasi zuen. Geroztik bederatzi disko argitaratu ditu, jite amerikarreko pop-rock akustikoa, giro ilun eta dekadenteak eta Europako ekialdeko kabareterako eta ijitoen musikarekiko lilura batuz. Hitzen egile gisa ere nabarmendu da Murugarren, hala Sasoi Ilunak taldearen […]

irakurri gehiago →

Udazken honetan zendu diren hainbat musikari gogoan ditugu eta haien kanta bana entzun dugu saio honetan. Gaurko urrezko kantua Eddie and The Hot Rods-en Get Across to You izan da, taldearen kantaria, Barrie Masters (1956) hil da eta. Paul Barrere (1948) gitarra jolea ere joan zaigu. 1972an sartu zen Little Feat taldean Lowell Georgen slide […]

irakurri gehiago →

Gehienbat asteroko urrezko kantua aspaldiko abestien artetik hartzen dugu, baina aste honetan salbuespena dugu zeren eta Neil Youngek udazken honetan kaleratu duen Colorado diskotik She Showed Me Love aukeratu dugu, Crazy Horse taldearekin egina, kantu epikoa, 13’36” irauten duena. Paul Simonek 60 urte baino gehiago daramatza kantu paregabeak egiten. Newarken  (New Jersey) jaio zen, baina […]

irakurri gehiago →