SOINUGELA: Glam abestiak, Gene Clarken kantuak, Willie Nelson, Grateful Dead zuzenean

Ingalaterran zein AEBetan, 70eko hamarkadan, glam rock (glamour hitzetik eratorrita) izeneko esparru zabala izan genuen. Ezaugarri ezberdinak zituen eta rockarekin lotutako talde asko sartu ziren bertan. Laster punk rocka etorriko zen baina, bitartean, protopunk talde eta kantu ederrak sortu ziren. Aukera bat entzun dugu: This Town Ain’t Big Enough for Both of Us (Sparks), Personality Crisis (New York Dolls), Andy Warhol (Dana Gillespie), Growing Up and I’m Fine (Mick Ronson) eta Rock Hard (Suzi Quatro).

Gene Clark (1944-1991) Missouriko kantari-kantuegile ezinbestekoa dugu amerikar rock eta country-pop eremuan. The Byrds taldearen hasierako grabazioetan ibilia, bakarlari moduan grabatu zuen gero, baita Chris Hillman eta Roger McGuinn-ekin ere. Berak idatzitako abestiak hainbat kantariren grabazioetan agertu dira. Aurten ACE diskoetxeak You Showed Me – The Songs of Gene Clark bilduma ezinhobea kaleratu du. Bertatik aukeratu ditugu: You Showed Me (Jakob Dylan + Cat Power, 2019), Feel a Whole Lot Better (Joice Newton, 1985), I Knew I’d Want You (Thin White Rope, 1989), She Don’t Care About Time (Flammin’ Groovies, 1984), Eight Miles High (Roxy Music, 1980), Tried So Hard (Flying Burrito Brothers, 1971) eta Full Circle (The Byrds, 1973).

Willie Nelson country kantari-kantuegile texastarrak 89 urte ditu eta 71. bilduma kaleratu berri du, A Beautiful Time goiburupean. Entzun ditugu bertatik: I’ll Love You Till the Day I Die, Tower of Song, With a Little Help from My Friends, Dusty Bottles eta I Don’t Go to Funerals.

San Franciscoko Grateful Dead taldeak (1965-1995) Kaliforniako rock sikodelikoaren aitzindariak izan ziren baina, aldi berean, AEBetako herri musikaren eta Americana-ren jarraitzaileak ere bai. Estudioko grabazioetan baino, zuzeneko emanaldietan oinarritu zuten euren ospe handia Dead Heads izeneko euren zale amorratuen artean. Gaur, zuzeneko diskoetatik kantu batzuk ekarri ditugu Soinugelara: Friend of the Devil (1972, St. Louis), Bertha (1972, Copenhagen), Casey Jones (1971, New York) eta Mamma Tried (1977, New York).

 

Deskargatu hemen.

 

 

The post SOINUGELA: Glam abestiak, Gene Clarken kantuak, Willie Nelson, Grateful Dead zuzenean first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

LARRAMENDIKO PLANTA

og. Eka 16 , 2022