SOINUGELA: Eddie ‘Son’ House eta delta blues garaiko beste maisu batzuen itzulera

1964ko otsailean, The Beatles AEBetako Ed Sullivan-en telebista saioan agertu ziren. Apirilerako, pop musikaren zerrendetan goiengo bost tokiak euren kantuenak ziren. Martxoan, Defentsa Idazkari Robert McNamarak, Vietnamen gerra orokorrerako prest zeudela adierazi zuen. Maiatzean gerraren kontrako manifestazioak hasi ziren AEBetan. Ekainean, Nick Pearls, Phil Spiro eta Dick Waterman-ek, VW Beetle batean herrialdean barna 4000 miliako bidaia arriskutsua eginda, azkenik, Eddie Son House bluesman-a bere etxe aurrean topatu zuten Rochesterren, New Yorken. Aurretik beste musikari batzuk topatu zituzten, bluesaren aitzindariak: Mississippi John Hurt, Sip James eta Bukka White, eta kontzertuak hasi ziren egiten. Beste batzuk, ordea, Charles Patton eta Robert Johnson, aspaldi hilak ziren. Abentura hari buruzko saio berezia egin dugu Soinugelan. Arrazaren muga gaindituta, inoiz ez da aipatu ditugunak bezain kantari disdiratsu eta punkyrik izan.

Entzun ditugun kantuak: Walking Blues (Son House, 1930), Mississippi Jailhouse Groan (Rube Lacy), Mississippi Bowearid Blues (Charley Patton, 1929), High Water Everywhere (Charley Patton, 1929), Dry Wall Blues (Charley Patton, 1929), My Black Mamma (Part 1) (Son House, 1930), Mississippi Country Farm Blues (Son House, 1930), I’m So Glad (Skip James, 1931), Parchma Farm Blues (Bukka White, 1937), Me and the Devil Blues (Robert Johnson, 1937), American Defense (Son House, 1942), Avalon My Home Town (Mississippi John Hurt, 1965), Rollin’ and Tumblin’ (Canned Heat, 1967), Going Up the Country (Canned Heat, 1968), John the Revelator (Son House), Death Letter (Son House, 1965), Empire State Express (Son House / Al Wilson, 1965), Preachin’ Blues (Son House, 1964).

Deskargatu hemen.

 

The post SOINUGELA: Eddie ‘Son’ House eta delta blues garaiko beste maisu batzuen itzulera first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

«Iruñeko kartzelak zentzu itxienean interpretatzen du legea eta kezkagarria da»

ol. Mai 20 , 2022
Diag| Memory: Current usage: 54064 KB
Diag| Memory: Peak usage: 198 MB