SOINUGELA: The Dixie Cups, The Ventures, John Mayall, Arene6, Toli Morilla

Gaurkoan, zendu berri diren artista batzuen abestiekin hasi gara. Rosa Lee Hawkins (New Orleans, 1945) Dixie Cups hirukoteko partaidea izan zen. 60ko hamarkadan, Leiber eta Stollerren Red Bird diskoetxean arrakasta itzela lortu zuten. Kantu pare bat entzun dugu: Chapel of Love eta Iko Iko.

Jamaikan txinatar komunitatea dago eta aspalditik reggae musikariekin lotura handia. Mikey Mao Chung gitarra jolea hil da. Jamaikako puntako taldeekin egin zuen lan. Entzun dugu (You Gotta Walk) Don’t Look Back (1978).

Azkenik, The Ventures rock’n’roll taldean zegoen Don Wilson gitarra jolea joan zaigu. Konbo instrumentala izanik entzun dugun Walk, Don’t Run doinua oso eraginkorra izan zen.

John Mayall-ek 88 urte ditu eta kontzertuak ematen dabil oraindik. Beraz, Rolling Stones oraindik gazteak dira haren ondoan. Gainera, Mayallek The Sun Is Shining Down disko berria grabatu du lagun ospetsuekin. Bilduma horretatik zein aurreko disko historiko batzuetatik hautatutako blues kantuak entzun ditugu: Key to Lore (1966), Parchman Farm (1966), The Death of J.B. Lenoir (1967), Laurel Canyon Home (1968), The Laws Must Change (1969), I’m Gonna Fight for You J.B. (1969), Mess Around (1972), Deep Blue Sea (2022, Scarlett River-ekin), Chills and Thrills (2022, Mike Campbellekin), I’m as Good as Gone (2022, Buddy Millerrekin).

Arene 6 2018an sortu zen Bizkaiko kostaldean, Getxon hain zuzen ere (Algortako helbide horretan Goardia Zibilak eta baita Espainiako poliziak ere dute gotorlekua). Boskote honen partaideak aurretik beste zenbait taldetan ibiliak dira: Erasoka, Smoking Barrels, Garrasika eta Gorian… Oi, punk, hardcore, metal eta rocka dute iturburuetan. Entzun dizkiegunak: Suak gugan dirau, Sustraiak eta Si vis pacem para bellum.

Asturieseko Aviles hirikoa da Toli Morilla. Kantari-kantuegile honen kantu batzuk entzun ditugu: Tu me matas (1996), Nueche d’insomniu (2001), Si me quieres escribir (2022) eta Los ejes de mi carreta.

Deskargatu hemen.

 

 

The post SOINUGELA: The Dixie Cups, The Ventures, John Mayall, Arene6, Toli Morilla first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Ostiraltxo (2022/04/08)

ol. Api 8 , 2022