Arkaitz Apalategi

MIKROAREN BI ALDEAK – ARKAITZ APALATEGI EH FURGOKO SORTZAILEA IZAN DUGU GUREAN

Euskal Herrian barrera, furgoneta batekin hara eta hona ibiltzen da Arkaitz Apalategi. EH Furgo izenarekin askok ezagutuko duzuen plataformaren sortzaileetako bat dugu bera eta gaurkoan, Nahikobero saiora batu zaigu lanaz hitz egin ahal izateko. Gorka Santestebanen kolaborazioetan, beti gustatzen zaigu zerbait berria deskubritzea eta oraingo honetan ere aukera ezin hobea izan dugu.

Askotan, ez gara oso urrutira joan behar leku dotore eta polit bat bilatu ahal izateko. Horixe da Arkaitzek erakutsi nahi izan diguna bere bikotearekin batera sortu duen proiektu honetan. Euskal Herrian zehar topa ditzakegun txoko paregabeak, gune batean soilik topatzeko aukera izango dugu hemendik aurrera EH Furgoren eskutik.

Hurrengo podcasta

MIKROAREN BI ALDEAK - EGUZKI TALDE EKOLOGISTA ETA ANTINUKLEARREKO GARIKOITZ PLAZAOLA IZAN DUGU GUREAN

ol. Abu 21 , 2020
Garikoitz Plazaola