ZIENTZIALARI: Animalia aniztasuna

EHUko Kultura Zientifikoko katedraduna dugun Juan Ignacio Pérez Iglesiasek animalia aniztasunaren gaia erabili du gaurko ZIENTZIALARI saioan. Biziak Lurrean agertzen duen oparotasunetik abiaturik, animalia aniztasunaren faktore nagusiak aztertu ditu aurrenik. Horren ostean, Lurrean behiala itsasoan sortu ziren izaki nimiño haietatik gaur egungo egoerara iritsi arte, biziak izan duen bilakaerari tarte bat eskaini dio, geroztik animalien morfologiari begirada arin bat emateko. Azkenik, gaurdaino nagusi izan den aniztasuna kinka larrian jartzen ari diren arrazoiak aipatu dizkigu eta, orobat, zenbait aholku eman, arazoa larriago bihur ez dadin. (Argazkia: UNEP-WCMC).

Hurrengo podcasta

Pauline Guelle: "Burujabetza nazionala eta soziala dira gure ardatzak, baina bakoitzak bere erara bizi du"

al. Uzt 4 , 2016