Paul Nicholson: “Elikadura geure eta naturaren osasuna da eta enpresek kontrolatzen dute”

Elikadura burujabetzaz hausnartzeko joera bada gurean azken urteotan. Zer jan beharko genukeen, jango dugun horren ekoizpenak nolako izan behar duen, edo jango duguna erosterakoan kontuan zer izan behar ote dugun dira zenbait gako. Horren harira, GITE-IPESek Laborerekin batera, eta Argia eta Uriola hedabideen laguntzarekin, elikadurari buruzko hausnarketa sustatu nahi duen jardunaldia antolatu du Bilbon. Atzo hasi zen eta ostegunean amaituko da. Gaur, esaterako, Alternatibak eraikitzea posible al da? izenburupean hitzaldia izango da 19:00etan, Santutxun. Ba jardunaldiari buruzko xehetasunak ekartze aldera, Bilbo Hiria irratiarekin bat egin dugu, Ane Zabala koordinatzaileak hitz egin baitu horretaz Bizkaiko EHNE sindikatuko Paul Nicholsonekin.

Hurrengo podcasta

Nola Aldatzen diren Gauzak 87 Bob Dylan eta literatura nobela

ar. Urr 25 , 2016