Haurrekin naturari buruzko irakaspenak lantzeko ipuina, egunero

Hainbat proiektu ari dira zabaltzen egun eta asteotako egoera eramangarriago egin asmoz, besteak beste. Horietako bat da Iñaki Sanz Azkue eta Eñaut Aiartzaguenak martxan jarritakoa. Haurrei, ipuin eta marrazki bidez, naturari buruzko irakaspenak emateko asmoarekin, hain zuzen ere. Irakurmena landu, haurrei marrazteko aitzakia eman…horixe bultzatu nahi dutena, besteak beste. Eñaut Aiartzaguenarekin hitz egin dugu aiptutako proiektua ezagutzeko. Azaldu digunez, egunero, 16:00etan ipuin atal bat zabalduko dute irribarrezen sare sozialetan eta irribarrez.info webgunean ere. Jarraitu ezazue!

 

Ilustrazioa: @irribarrez. Eñaut Aiartzaguena

Hurrengo podcasta

HAUS OF BEATS 199

al. Mar 16 , 2020