gatazka

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Aimar Etxeberria astekariko kazetariarekin. Muturreko klima baldintzetan nahiz gatazkek astindutako herrialdeetan bizi diren haurrek dituzten beharrez NBE Nazio Batuen Erakundeak egindako txostena aipatu digu, hasteko. Greziako Lesbos zein Kios uharteetara iristen diren errefuxiatuei laguntzera joandako bi elgoibartarren testigantzak ere nabarmendu dizkigu. Amaitzeko, Jon Sarasuarekin […]

irakurri gehiago →

Bi asteazkenez behin bezalaxe, Irulegi irratiko esatari Jojo Bidart batu zaigu gaurko irratien tartera, eta honako gaiez hitz egin digu: euskal gatazkaren konponbidearen bueltan abian diren hausnarketa saioak; komertzio ganberaren inguruko eztabaida; hegazti gripeak hainbat etxaldetan eragindako eragozpenak; eta Baionako Zizpa gaztetxearen irekiera.

irakurri gehiago →

Asteazkenero ohi dugunez, aste honetako Argia aldizkariaren alea aurreratu dugu Estitxu Eizagirre zuzendariarekin. Bilboko Ahal Duguko idazkari nagusi Lander Martinezi Mikel Asurmendik egindako elkarrizketa aletu digu, hasteko. Jarraian, Emaginek antolatutako eskola feministen lehen saioaz Danele Sarriugartek eginiko kronika aipatu digu. Amaitzeko, XVI. mendean Frantziako Pirlie uhartera bidaiatu zuten euskal kortsarioen istorioaz jaso dutena aurreratu digu.

irakurri gehiago →

Astelehenero ohi dugunez, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen Bilgune kontari astekariaren errepasoa egin dugu. Gaurkoan, Idoia Arraizak lagundu digu horretan, eta honako gaiak nabarmendu dizkigu: ustezko erasotzaileen jatorriagatik albiste bihurtzen diren bortxaketak; politikan parte hartzen duten emakumeek jasan behar dituzten zigorrak; eta Iruñeko eskola feministan irtendako gako esanguratsuak.

irakurri gehiago →

Euskal Herriko gatazkaren irakurketa feministaz hitz egitea, zaintzaz, gorputzaz, botere harremanez, esparru publiko eta pribatuaz, identitateaz, pribilegioaz, hegemoniaz eta subalternitateaz hitz egitea omen da. Hala hasten da Zuriñe Rodriguez ikerlariaren Gatazka, normalizazioa eta feminismoa Jakineko artikulua. Ba horretaz guztiaz hitz egiteko tartea ere izango da Hau ez da gure bakea, Euskal Herriko gatazka politikoen irakurketa […]

irakurri gehiago →

Atzo Euskal Herriko Bilgune Feministako Amaia Zufiak aurreratu zigun eran, gatazka politikoaren irakurketa egiteko eskola feminista egingo dute, larunbat honetan, Iruñeko Katakraken. Emagin elkarte antolatzaileak adierazi duenez, asmo nagusia Euskal Herriko gatazkari buruzko hausnarketa egitea da, horretarako teorikoki ekarpenak eta mahai inguruak bideratuko dituzte. Parte hartzaileen arteko tailer eta dinamiken bidez osatuko direnak. Izena emateko […]

irakurri gehiago →

“Kataluniako ETAko buruzagiak ezin atxiloturik, Espainiako Gobernuak Euskal Herrikoekin konformatu behar izan du, alehungarren aldiz erakundea buru gabe utzita”. Angel Errok gaurko Berria egunkarirako idatzitako hitzak dira, askok esan dute gauza jakina dela atxiloketen data ongi kalkulatuta egoten dela, etekin politikoa ateratzeko. Atzo iritsi zen Nazioarteko Harremanetarako Taldea Euskal Herrira, horren bezperan izan ziren atxiloketak. […]

irakurri gehiago →

Azken aldian eztabaida dezenteak sortu dira indarkeria matxistari aurre hartzeko zenbait gunetan baliatutako borroka moldeez. Feminismoaren baitako korronteek mugimenduari aniztasuna ematen ote dioten, edo batzuen eta besteen arteko tirabirak kalte egiten ote duen, hortxe gakoa. Ba eguneko adierazpenen tartean, Malen Aldalurrek, Oihana Etxebarrietak, Izar Mendigurenek eta Amagoia Mujikak esanak bildu ditugu.

irakurri gehiago →

Joan den ekainaren 11n, Parisko Asanblada Nazionalean egin zuten Euskal Herrian bakea eraikitzeko Giza Konferentzia-ren ondorioak aurkeztuko dituzte larunbatean Iruneko Ficoban. Arrosa sareko kide dugun Antxeta Irratiak antolatu du larunbatekoa, eta bakearen inguruko zita berri horren inguruan hitz egin du Aitziber Zapiain esataria goizean Info7 irratian; haren hitzak bildu ditugu eguneko adierazpenen tartean.

irakurri gehiago →

Mikel Albisu eta Marixol Iparragirrek, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren bozeramaileetako bik, ekainaren 11n Parisko Asanblada Nazionalean ospatu zen Euskal Herriko bakearen aldeko konferentzia humanitarioan parte hartzeko eskaera egin zuten, baina epaile frantsesek bertaratzeko baimena ukatu zieten. Argia astekariak aukera izan du haiek elkarrizketatzeko, Sustrai Colina kazetariak egin du hori galdetegi bidez, eta elkarrizketak planteatzen dituen […]

irakurri gehiago →