Zuriñe Rodriguez: “Narrazio prozesuan gai izan behar dugu ikusezin bihurtu diren subjektuak ikusarazteko”

Euskal Herriko gatazkaren irakurketa feministaz hitz egitea, zaintzaz, gorputzaz, botere harremanez, esparru publiko eta pribatuaz, identitateaz, pribilegioaz, hegemoniaz eta subalternitateaz hitz egitea omen da. Hala hasten da Zuriñe Rodriguez ikerlariaren Gatazka, normalizazioa eta feminismoa Jakineko artikulua. Ba horretaz guztiaz hitz egiteko tartea ere izango da Hau ez da gure bakea, Euskal Herriko gatazka politikoen irakurketa feministak izenburupean datorren eskola feministan. Etzi izango da Iruñeko Katakraken lehen saioa, eta bertan hizlari arituko da Rodriguez bera. Aurrerapena egin nahi izan dugu gurean, eta Gasteizko Halabedi irratiko estudiora gonbidatu dugu ikerlaria.

Hurrengo podcasta

Horma bikoitzei esker sortutako joan-etorri berriak

og. Urt 14 , 2016