‘Gaur8’: munduko haurren beharrak, errefuxiatuei laguntzera joandako boluntarioak eta Jon Sarasua

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Aimar Etxeberria astekariko kazetariarekin. Muturreko klima baldintzetan nahiz gatazkek astindutako herrialdeetan bizi diren haurrek dituzten beharrez NBE Nazio Batuen Erakundeak egindako txostena aipatu digu, hasteko. Greziako Lesbos zein Kios uharteetara iristen diren errefuxiatuei laguntzera joandako bi elgoibartarren testigantzak ere nabarmendu dizkigu. Amaitzeko, Jon Sarasuarekin hizkuntza gutxituen egoeraz, euskalgintzako eztabaidez nahiz politikaz izandako elkarrizketa aletu digu.

Hurrengo podcasta

Gasteizko erailketa matxistaz eta errefuxiatuekiko neurriz kanpoko arauez hitz egin digu Mikel Elorzak

ol. Urt 29 , 2016