gatazka

Bake Bidea plataformak eta Giza Eskubideen Ligak antolatuta, bake konferentzia humanitarioa egingo dute, bihar, Parisko Asanblada Nazionalean. Euskal gatazkaren konponbidearen aldeko dinamikari oihartzuna emateko eta Frantziako Gobernua interpelatzeko baliatuko da konferentzia hori. Horren harira, Radio Kulturako lagunek Peio Dufau Bake Bideako kideari egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.

irakurri gehiago →

Gizartearekiko betebehar bat badutela sentituta, euskal gatazkak Irunen, Hendaian, Hondarribian zein Biriatun eragindako ondorioei erreparatu eta bizikidetza jardunaldiak antolatu dituzte Antxeta irratiak eta Lokarrik. Ostegun honetan hasi eta hilaren 19an amaituko dira, eta horien inguruko xehetasunak ekarri dizkigu Antxetako koordinatzaile Aitziber Zapirainek.

irakurri gehiago →

Gaur, hiru urte bete dira ETA erakunde armatuak behin betiko su etena iragarri zuela. Horren harira, duela hiru urteko adierazpen hark eragin zituen erreakzioak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera.

irakurri gehiago →

Azken asteotan nobedade izaten ari den Kurdistango egoeraz hitz egiteko Komite Internazionalistetako kide Igor Olabarrieta batu zaigu gaurko Zebrabidera. Gertatzen ari denaren aurrean hainbat herrialde erantzule eta interesatu izan arren, isilik daudela salatu du; edonola ere, errealitate gordinaren aurrean aurrera jarritzen dutela kurduek nabarmendu du.

irakurri gehiago →