arrosa sarea

Korrikaren sortzaileak dira aurtengo edizioko omenduak. Otxandiokoa zen sorreran parte hartu zuen Joseba Campo zena, eta hura omentzeko, haren familiakoek izan dute lehen kilometroko lekukoa hartzeko aukera. Korrikaren hasieraz egindako elkarlaneko irratsaio berezian, Maddi Campo alabarekin hitz egin dute Bizkaia irratiko Euskadi Irratiko esatariek.

irakurri gehiago →

Euskal Herrian badago zer entzun jardunaldien VI. edizioa antolatu dugu Arrosa irrati sareko kideok larunbaterako. Jardunaldien helburua da sareko irratietako lagunen formazio eta hausnarketa beharrei erantzutea, baina nahi duten guztiek dute aukera bertaratzeko. Horregatik, anima daitezkeenei amua jaurtitze aldera, antolaketan buru-belarri ari diren Ainhoa Villaverde Arrosako koordinatzailearekin eta Aitziber Zapirain Antxeta irratiko esatariarekin hitz egin […]

irakurri gehiago →

Aurtengoa azken 28 urteetako Durangoko Azoka goiztiarrena izango da: abenduaren 2 goizean hasi eta abenduaren 6an, asteartean amaituko da. Inguratzen diren bisitariek 349 nobedade, 246 erakustoki eta 200 ekitalditik gora izango dituzte euskal kulturaz gozatzeko. Kontzertuak, solasaldiak, proiekzioak, umeentzako jarduerak, tailerrak, ikuskizunak eta abar. Landakoko salmahaietatik harago aspaldi hedatu zen azoka, jatorrian liburu eta diskoen […]

irakurri gehiago →

Azaroak 25. eguna du gaur, azken ostirala da, beraz. Gogoan baduzue, irailean hileko azken ostiraletako tarte berria estreinatu genuen. Irratiak irratia izenez bataiatu genuena eta esan genizuen hilero hilero, Arrosa sareko irrati bateko lagunek beste irrati batekoei elkarrizketa egingo dietela, eta geure sarean elkar ezagutzeaz gain, irratiak eurak ezagutarazteko helburua dugula. Irailean, Antxeta irratiko Aitziber […]

irakurri gehiago →

Irratien tartea zabaldu eta irraati emisio, lizentzia nahiz frekuentzia kontuak dakartzagu gurera. Izan ere, joan den maiatzaren 2an, Lakuako Gobernnuak behin behineko epe baterako Donostialdea eskualderako frekuentzia esleitu zion Antxeta Irratiari. Eta datorren maiatzaren 25ean, aldiz, Espainiako Auzitegi Gorenean tratatuko dute gaia, Lakuako Gobernuak helegitea sartu diolako Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Gorenaren erabakiari. Gaiarekin lotuta, […]

irakurri gehiago →
no image

2015eko irratiko Argia saria jaso du Zebrabideak

2 otsaila, 2015 | 0 Komentarioak

Ikasturte honen hasieran Arrosa sareak trinkotzeko eta Zebrabidea saio erreferentzial bilakatzeko hartutako erabakiak eman du fruitua: lurraldetasuna kontuan izateagatik eta gaiak koherentziaz eta aniztasunez lantzeagatik, aurtengo irratiko Argia saria jaso baitu Zebrabideak. Joan den ostiralean, Usurbilgo Atxega jauregian egindako ekitaldian egin ziren publiko saridunak: Internet saria Ipar Euskal Herriko iazko udal bozak elkarlanean jarraitu zituzten […]

irakurri gehiago →