2015eko irratiko Argia saria jaso du Zebrabideak

ArgiaSariaIkasturte honen hasieran Arrosa sareak trinkotzeko eta Zebrabidea saio erreferentzial bilakatzeko hartutako erabakiak eman du fruitua: lurraldetasuna kontuan izateagatik eta gaiak koherentziaz eta aniztasunez lantzeagatik, aurtengo irratiko Argia saria jaso baitu Zebrabideak.

Joan den ostiralean, Usurbilgo Atxega jauregian egindako ekitaldian egin ziren publiko saridunak: Internet saria Ipar Euskal Herriko iazko udal bozak elkarlanean jarraitu zituzten hedabideek jaso zuten. Prentsa saria Entzun! aldizkariak eskuratu zuen. Sustapen Ekintza saria Gure Esku Dago eskumenak jaso zuen, eta ikus-entzunezko saria, berriz, Hamaika Telebistako IDEMtitateak saioak.

Hamaika Telebistaren webgunean ikusgai duzue sari banaketaren ekitaldiaren bideoa.

Eskerrik asko Zebrabidea posible egiten duzuen Arrosa sareko irrati eta kide guztiei, eta zorionak, saria zuena ere bada eta!

Hurrengo podcasta

Piperpolis: Hordago ardoa, artez jantzitako ardo dastaketa.

al. Ots 2 , 2015