arrosa sarea

Kalean da jada Benitoren “Ospakizun Gauean” estudiko lan berria, berari eskainiko dizkiogu lehen minutuak. Ondoren Katalunian egiten ari den musika ezagutuko dugu, azkenik Euskal Herrrian izango diren emanaldi batzuen berri emateko. Hauek dira entzun ahal izango dituzun konposizioak: 1) Benito Lertxundi “Ilunpetako gizona”, 2) Benito Lertxundi “Ospakizun gauean”, 3) Benito Lertxundi “Ibertzean”, 4) Enric Montefusco […]

irakurri gehiago →

Badatoz Arrosa Sareko V. jardunaldiak!

21 martxoa, 2018 | 0 Komentarioak

Martxoaren 24an ospatuko ditugu Arrosa Sareko jardunaldiak, Ondarrun. Euskal Herriko irrati euskaldunetako kideok elkartu eta elkarlanerako eta ezagutzarako bidearekin jarraituko dugu. Aitziber Zapirainekin izan gara, Antxeta irratiko kidea, aurtengo jardunaldien nondik norakoen berri emateko. Hemen egitarau guztia ikusgai: Arrosa Sareko Irratien V. Topaketak, Martxoak 24 Ondarru

irakurri gehiago →

Los Señora talde gasteiztarrak “Contra la Naturaleza” disko berria kaleratu zuen duela gutxi, eta lau haizetara zabaldu gabe, agur esan digu. Puerto de Santa Marian Paco Locorekin grabatua, 7 abestitako artelan ederra argitaratu dute LP eta CD formatu ezberdinetan. Gainera, asteko albisteak eta D-Tox, Libe, Liher, Giante eta Azken Aukera taldeen azken lanak entzun ditugu, […]

irakurri gehiago →

Bi Zarauztar eta Zumaiar batek osatzen dute SOFA hirukotea. Talde instrumentala izanik, erritmo eta abiadura aldaketekin, sentsazio ugari transmititzen dituen taldea. Haien bigarren lanaren, “II”(Bonberenea Ekintzak), aurkezpenean murgilduta daude. Taldeaz, zuzenekoetaz eta azkenengo lanaz aritu gara Imanol Sesma baterijolearekin. Honetaz aparte, ohiko berriak eta nobedadeak.

irakurri gehiago →

Zenbat kostatzen ote da irratian publizitatea jartzea? Berdin kobratzen ote dute irrati guztietan? Eta zein iraupen izaten ote dute irrati iragarkiek? Info7 irratian, adibidez, nola funtzionatzen ote du horrek guztiak? Guk ez dugu interes berezirik, e, baina Gasteizko Halabedi irratiko lagunek bai nonbait. Hargatik, apirileko Irratiak irratia tartea baliatu dute Info7ra deitu eta zalantza guztiak […]

irakurri gehiago →

Arrosa sareko kide den KKinzona irratikoek Urretxu-Zumarragatik Legazpira iritsi direla bai ospatu nahi dute. Hori, eta 10 urte bete dituztela, noski. Eta ospakizunetarako egitarau potentea antolatu dute, zehazki, biharko. Horren aurrerapena egiteko asmoz, Aritz Ormazabalekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

Azken txanpan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa artean saltoka ibiliko da 20. Korrikako lekukoa. Arabara Gorbeialdetik sartu da goizeko laurak aldera. Araba utzita, Hego Uribek hartu du lekukoa. Handik Durangaldera bidean harrapatu dugu gaurkoan Korrika, orduan hitz egin baitugu Ainhoa Villaverde Arrosa sareko koordinatzailearekin.

irakurri gehiago →

20. Korrikako hasiera ekitaldia

30 martxoa, 2017 | 0 Komentarioak

Zuriñe Iarritu eta Koikili Lertxundi izan dira 20. Korrikako hasiera ekitaldia aurkezteko arduradunak. AEK-k egindako lana nabarmendu eta euskalduntze prozesuko partaideei aitortza egin diete. Korrika Otxandion abiatzearen esanahaia ere nabarmendu dute. Ondoren, Mikel Urdangarinek Zaharregia, txikiegia agian abestia eskaini die Otxandioko plazan bildutakoei. Hurrengo hitzartzea AEK-ko Iñaki Urkijorena izan da, eta haren atzetik sartu du […]

irakurri gehiago →

Euskal Herria luze zabalean zeharkatzen du euskararen aldeko Korrikak, aurten, Otxandiotik abiatu da 20. edizioa. Bertakoek hunkituta hartu dute euskararen aldeko jaia herrian abiatzea, hainbeste jende batzeak poza eragin dielako. Baina Otxandiokoez gain, beste hainbat tokitako jendeak ere hartu du erabakia Korrikaren hasierako puntuan egoteko, eta horietako zenbaiten adierazpenak bildu dituzte Arrosa sareko eta Euskal […]

irakurri gehiago →

20. Korrikako lehen kilometroa hunkigarria izango bada ere, bigarrenak ere garrantzia handia izango du, euskal hiriburuetako alkateen txanda izango delako. Horren harira, Korrika abiatu aurretik, Joseba Asiron Iruñeko alkatearekin eta Gorka Urtaran Gasteizkoarekin hitz egin du Arrosa sareko Ainhoa Villaverdek.

irakurri gehiago →