arrosa sarea

KORRIKA 21: 2. eguna

5 apirila, 2019 | 0 Komentarioak

Gaur, apirilak 5ean, egunak argitzearekin batera heldu da Korrika Tuterara. Bertan Argia Ikastolako umeek lekukoa eraman eta kaleak kolorez eta doinuz bete dituzte Korrikaren furgonetaren atzetik. Aurrera segi eta Korrikak 21ek Arguedas eta Valtierra ere igari ditu. Bertan Errigorako ekoizleek hartu dute lekukoa. Cadreitan ere entzun da Klikaren oihartzuna. Hantxe Garabideren txanda izan da eta […]

irakurri gehiago →

Badatoz Arrosa Sareko topaketak!

21 martxoa, 2019 | 0 Komentarioak

Etxera begira jartzeko tartea hartu dugu. Izan ere, larunbat honetan, Martxoaren 23an Arrosa Sareko VIII. jardunaldiak egingo dira Urretxu Zumarragan. Irratiok elkar topatu, eztabaidatu, baliabide eta jakintzak elkartrukatu eta elkarrengadik ikasteko aukera izango dugu, beraz, larunbat honetan, KKizona irratiko lagunak anfitrioi izango ditugun topaketetan. Arrosa sareko koordinatzaile den Ion Etxeberriarekin hitz egin dugu. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Gaurko programako muina Pumu eta Otxoa izan dira, Ziklone taldeko kideak. Izan ere, kaleratu duten disko berria aurkeztera etorri dira; baina ez hori bakarrik, Iparraldeko Zoo taldearekin batera Gasteizko Gaztetxean izango ditugu Hala Bedik eta Gaztetxeak elkarlanean antolatzen dugun Muinoko Hotsak ekimenari promoa egiten ere egon gara. Horretaz gain, eta beti bezala, albisteak eta nobedade […]

irakurri gehiago →

2002. urtean sortu zen Arrosa Sarea eta egun 23 irrati biltzen dituen federazioa da, non, askotariko irratiak biltzen garen: irrati libreak, udal irratiak, (herrialdeko irratiak) eskualde mailakoak, irrati nazionalak … 2012. urtean Bergarako gaztetxean lehen topaketak egin eta gero, urtero, Euskal Herriko txoko ezberdinetan ospatu dira: Zarautz, Gernika, Bilbo, Gasteiz, Baiona eta Ondarru. Ikasturte honetan […]

irakurri gehiago →

Aurreko astean jai hartu ostean, poltsikoa nobedade eta albistez beteta ekarri dugu gaurkoan. Ohiko menuari La Banda del Abuelo taldearekin elkarrizketa eta gutizia tartean Blowfuse taldea gehitu dizkiogu! On egin!  

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Albisteak, agenda, nobedade musikalak…

18 urtarrila, 2019 | 0 Komentarioak

Gonbidaturik eta gutizia berezirik izan ez dugun honetan hamaika nobedade entzun ditugu gaurko saioan: The Soulbreaker Comany, Eskean Kristö, Izaki Gardenak, Lisabö, Rodeo, Fetitxe, Isuo ta Kezman, Matias Kaplun Quartet, Kill Vynil bilduma … Argazkia: DosPorDos

irakurri gehiago →

INFO7 #AgurBira

11 abendua, 2018 | 0 Komentarioak

Info7ren agur birak azken egunetan emandakoaren jarraipena egin dugu, Arrosa irratia sarea eta Hala Bedi irratiko lagunekin hitz egindakoak ekarri dizkigu Jon Mikel Fernandezek. Azken aste honetan izango dena ere aurreratu digu, 5 egun besterik ez direlako geratzen Info7 itzali eta, ondoren, proiektu berria abiarazteko.

irakurri gehiago →

Durangoko Azoka gainean daukagularik, hamaika nobedade izan ditugu irratsaioan: McOnak, The Potes, Las Sexpeares, Gari & Maldanbera, Wood Strings, Baobabs Will Destroy Your Planet…… Gonbidatu berezia etorri zaigu gaurkoan, Eskean Kristo taldeako Pello Artabe, “Beste belaze batzuen gozoan” azkenengo lana aurkeztera. Menuari hasiera emateko asteko albiste musikalei errepasoa eman diogu. Piztu Hala Bedi!

irakurri gehiago →

Baobabs Will Destroy Your Planet  izan da gaurko 3Kortxeako gonbidatua! Lan berria aurkeztera etorri da Iruñeko taldea, baina honetaz aparte bestelako kontuak jorratu ditugu elkarrizketan. Londreseko zigilu independientea den “Fuzz Club” izan dugu gutiziako atalean, zeinetan zigiluaren babesean kaleratutako 4 talderen erreferentziak entzun ditugun. Honekin batera, albisteak eta zenbait talderen lan berriak izan ditugu gaurko […]

irakurri gehiago →

Oporrak amaituta eta postontzia diskaz beteta, 3Kortxea bueltan da! Nobedadeak (Eraso!, Etxe, EraBatera, Aneguria, MG Banda, Free The Wheel, Black is Beltza soinu banda…) eta agenda oharrekin batera, gurera Mikel Kazalis ekarri dugu gaurkoan. Anestesia taldea “Gorrotoaren Ahotsa 25 Urte” izeneko biran murgilduta dago, sekulako oihartzuna izan zuen diska berezi horren urteurrena ospatzeko. Bira, taldea […]

irakurri gehiago →