TERTULIA: hauteskunde giro betean sartzear, pronostikoak eta kinielak

Aste honetan amaitu da, trantsizioa dei zekiokeen hartaz geroztik, Espainiako Estatuak ezagutu duen legealdirik laburrena. Espainiako erregeak herenegun sinatu zuen gorteak desegiteko dekretua, eta hauteskundeetara deitu zuen ekainaren 26rako. Ikusteko dago hurrengo eguneko emaitzek zenbateraino aldatuko duten alderdien arteko indar harremana, eta, mapa politiko horretan, alderdiren batek gobernua osatzeko akordio nahikorik lortuko ote duen, azken saialdian gertatu ez bezala, ikusteko dago Hego Euskal Herriko ordezkarien papera zein izango ote den ere. Batera tokatuko zirenaren zurrumurrua bazegoen ere, Gasteizko Legebiltzarreko hauteskundeak ez dirudi udazkena baino lehen izango direnik. Frantziako presidentetzarakoek, berriz, badute data zehatza: 2017ko apirilaren 23an lehen itzulia eta maiatzaren 7an bigarrena. Beraz, hauteskunde giroari begira jarri gara gaurko tertulian Oier Imaz eta Aitor Kaltzakortarekin.

Hurrengo podcasta

Anaitze Agirre: "Informazioarekin erraza da immigranteei buruzko zurrumurruak gezurtatzea"

og. Mai 5 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan