ANTXOEN BERTSOA (102) – Puntaren Punttan, Arabako Kuadrillartekoa eta Nafarroako Bardoak

Published On 12 otsaila, 2020 | By Antxoen Bertsoa Kkinzona Irratia | Antxoen Bertsoa

Bertsoa ari du zarra zarra KKinZonako bertso plazan. ANTXOEN BERTSOAk aurrera darrai!

Aste honetan gure uzta propioko bertsoekin hasi dugu irratsaioa. Uzta propioa, gure ahots eztiek apaindua. kar kar kar.

Jarraian, Habana Ta Puntoren oinordekoa izanen den Puntaren Punttan atala abiatu dugu. Puntu erantzunen ariketa mundiala! Estreineko kantaria gure adixkide Xuban Gallego izan da eta bertso elegantea abestu du. Beajondeikela Xufo! kateak jarraipena izango du Arabar-Errioxako lurretatik. Hurrengo astean bigarren partaidea. Gora bertso herrikoiak!

Ondoren, Arabako Bertso Kuadrilla Artekoari buruz aritu gara eta gure korrespontsal kuttun bihurtu den Xuforen audio bat baliatu dugu. Bardoak 2020, Nafarroako Taldekako Bertsolari Txapelketa ere izan dugu hizpide. Erro eta Berako bertso batzuk entzun ditugu. Gipuzkoatik kanpo ere bada zer entzun!

Amaitzeko, KKinZona irratiak 2017an antolatu zuen Sortu Dira Besteak festibalean kantari aritu ziren Seitan taldearen kanta zoragarri batekin agurtu gara.

Glu glu glu glu…

Comments are closed.