ANTXOEN BERTSOA (47) – Martxoan Bertsoa XV / Finala

Kaixo bertsoxale!

Aurreko astean huts egin ostean, gogotsu itzuli gara antxoa hegalariak. Aktualitareari errepasoa egin diogu hasteko, kontu epelen sailean: Gipuzkoako Herriartekoa, Arabako Txapelketa eta Nafarroako Txapelketa. Ondoren, saioko muinean murgildu gara, Martxoan Bertsoako XV. finalean, hain zuzen ere. Martxoak 25ean ospatu zen Urretxu-Zumarragako gaztetxean eta KKinZona han izan zen saioa zuzen zuzenean fmz eskaintzen.

Final handian, 3ko 3 talde izan genituen. Surfin Kaos: Beñat Jauregi, Aitor Urbieta eta Gorka Santesteban; Akoplatuak: Maialen Akizu, Gorka Azkarate eta Beñat Torres; Kontuz atsuak: Iraitz Sarasola, Amaia Iturriotz eta Sara Bidarte. Gai jartzailea: Ander Kerejeta “Atxun”. Bertso saioko aukeraketa egin dugu eta bertso apart batzuk entzuteko aukera izanen duzue.

Saioan zehar ordubetera iritsi aurretik, arazo tekniko bat izan dugu eta bi artxibotan grabatu dugu saioa. Irratsaioaren bigarren zatian, finaleko bi protagonista izan ditugu gurekin, Habana Ta Puntori jarraipena eman diogu (Habana Ta Punto ez da hil!) eta sorpresa gehiago. Bigarren zatia entzuteko egin klik hemen.

glu glu glu glu…

Hurrengo podcasta

Kritikal Blues 2017-03-30 - Caledonia - Aretha Franklin

og. Mar 30 , 2017