ANTXOEN BERTSOA (45) – Martxoan Bertsoa XV

Kaixo bertsoxale!

Aste honetako ANTXOEN BERTSOAn, Urretxu-Zumarragako bertso eskolak antolaturiko txapelketa apartari heldu diogu, Martxoan Bertsoari, hain zuzen ere. Pasa den asteburuan bi saio izan ziren eta horietako batean KKinZonako bi kazetari izan ziren grabagailuarekin saioa grabatzen. Gauzak honela, Apatxe tabernako saioa duzue entzungai. Bi talde izan ziren kantari. Alde batetik, Nerabeak: Aitor Lizarazu, Iñaki Larrañaga eta Antton Fernandez; eta bestaldetik, Surfin Kaos: Gorka Santesteban, Beñat Jauregi eta Aitor Urbieta.

Habana Ta Punto amaitzear izan da aste honetan! Asier Ibragurenen puntuari ez diola erantzungo aurreratu digu Beñat Mujikak. Beraz, esku hartu dugu eta zera deliberatu…

Epaile lanak ere, ez dira ahuntzaren gauerdiko eztula, eta lan zail hauetaz aritzeko lagun batekin aritu gara telefonoz. Gipuzkoako Herriartekoan epaile izateaz gain, Martxoan Bertsoako bigarren saioan ere halaxe izan zen eta saioaren kronika ere egin digu.

Besterik gabe, hurrengo asterarte!

glu glu glu glu…

Hurrengo podcasta

Korrika izan dugu mintzagai gaurko Atalkan

og. Mar 9 , 2017