SOINUGELA: Harold Melvin, Yola, Maite Larburu, Rocksteady, Reggie Young

Kenny Gamble eta Leon Huffek 1975ean konposatu zuten Don’t Leave Me This Way aukeratu dugu gaurko urrezko kantutzat. Harold Melvinek The Blues Notes-ekin grabatu zuten The Sound of Philadelphia eremuko estiloan. Zoritxarrez, AEBetan ez zen single moduan kaleratu eta euren kanturik arrakastatsu8ena ez zen izan, baina Inglaterran eta Europan, berriz, arrakasta handia lortu zuten. Gero, Thelma Houstonek grabatutako bertsioa ere entzun dugu. Honek askoz arrakasta handiagoa lortu zuen, nahiz eta gure ustez bertsio eskasagoa izan. Biak entzun ditugu.

Ingalaterrako Yola kantaria bere lehenengo lanarekin ekarri dugu. Neska honek country-soul esparruko Walk Through Fire bilduma grabatu du Nashvillen Dan Auerbach (The Black Keys) produktorearekin. Kantu borobil berriak betetzeko disko honetatik batzuk aukeratu eta entzun ditugu: Shady Grove, Walk Through Fire, Faraway Look eta Keep Me Here.

Maite Larburu musikari hernaniarra Amsterdametik bueltatu zen bertan 15 urte egin ostean. Bibolin klasiko jotzaile hau Euskal Herrian Neighbor taldearen eskutik ezagutu genuen. Orain bakarlari moduan bere lehenengo bilduma argitaratu berri du, Hezurren azpian diskoan, Gaztelupeko Hotsak disko etxearekin. Bertatik entzun ditugun kantuak: Katekorratzarena eta Gona.

Jamaikan 1966-1968 bitartean rocksteady izeneko erritmoaren garaia izan zen. Batzuen ustez uharte horretan inoiz egon den musikarik dotoreena, ska eta reggae estiloak batu zituen eredua. Rock steady-aren erakusgarri, kantu batzuk entzun ditugu: Baba boom (The Jamaicans) eta You Don’t Need Me (The Melodians).

Reggie Young ez da Eric Clapton edo Jimi Hendrix bezain ospetsua, baina rockaren historian gitarra jolerik eta handienetakoa dugu, nahiz eta bere izena ehunka kantariren atzean askotan ezkutuan egon. Memphiseko Bill Black’s Combo taldean hasi zen, baina 1966an, hiri bereko American estudioetan abiatu zen Chips Momanek produzitu zituen kontzertuetan parte hartzen. Gero, Nashvilletik deitu zuten Young eta, han, hainbat grabaziotan hartu zuen parte, iragan urtarrilaren 17an, 82 urte zituela, hil zen arte. Entzun ditugu bere zenbait kantu: Memphis Soul Stew (King Curtis, 1967), Son of a Preacher Man (Dusty Springfield, 1968), Shake a Tail Feather (James + Bobby Purify, 1967), The Letter (The Box Tops, 1967), Born a Woman (Sandy Posey, 1966), Angel of the Morning (Merrilee Rush, 1968), Skinny Legs And All (Joe Tex, 1967), In The Ghetto (Elvis Presley, 1968), Cocaine (J.J. Cale, 1976), Highwayman (Johnny Cash, W. Jennings, W. Nelson, K. Kristofferson, 1985), A Touch of the Blues (Bobby Bland, 1967), I Can Help (Billie Swan, 1974), Sweet Caroline (Neil Diamond, 1972) eta Memphis Underground (Herbie Mann, 1965).

 

Hurrengo podcasta

POETA MADARIKATUAK | Best-sellerren fenomenoa [2x08]

al. Mai 13 , 2019