SOINUGELA: Leonard Cohen, Bordaxuri, Leon Russell

Gaurko Soinugelari hasiera eman dion “Urrezko Katantua”, Leonard Cohenen “So long Marianne” izan da. Marianne Ihlen argazkilaria norvegiarra, bidelagun eta inspirazio iturri ezezik, Cohenen bikotea izan zen. Haren heriotzak hedabideetan oihartzun handiegirik izan ez zuen arren, Lehonard Cohen baino hile gutxi batzuk haurretik zendu zen leuzemiak jota. Hunkigarria izan zen Marianne berari hil haurretik  Cohenek idatzi zion gutuna. Kanadiarraren hasierako lanetako pare bat kantu entzun ditugu:

Bird On the Wire

That’s No Way To Say Goodbye

Bigarren zatian, Ruper Ordorikaren “Martin Larralde” kantua eta “Galerianoaren kantua” osatzen duten bertso sorta entzun ditugu,  Mattin bertsolariaren ahotsean.

Jarraitzeko, berriki zendu den Leon Russell handiak egindako edo ta ekoiztutako zenbait  kantu gozatzeko parada izan dugu:

– Delta Lady

– Mr.Tambourine Man (live)

– Jumpin’ Jack Flash (live)

– Stranger in a Strange Land

– Georgia in My Mind

John Coltranen “A Love Supreme” maisulanaren lehenengo zatiarekin eman diogu amaiera gaurko soinugelari.

Hurrengo podcasta

Artayorran: #255 Zea Mays eta Willis Drummond !!

lr. Aza 19 , 2016