SOINUGELA: Trip, bidaia… 60ko urteetako psikodeliaren erakusgarri zabala

Gaurkoan 60ko hamarkadako zerrenda bat aukeratu dugu, trip kontzeptuari lotua. Bidaia lisergikoaz ari gara, hamarkada hartako musikarien eta LSD, azidoa edo gurean berakatza moduan ezaguna egin zen drogaren arteko harremana handia izan zen. Psikodeliak musikan eragindako doinuen zerrenda honetan White Rabbit kantuarekin abiatu gara, Jefferson Airplane taldearen bigarren albuma izan zen Surrealistic Pillow diskotik hartua. Ondoren, Pink Floyd aipatu behar da eta beraien See Emily Play kantua entzun dugu The Piper at the Gates of Dawn albumaren AEBetako edizioan soilik agertu zena. Ondoren The Byrds (Eight Miles High), The Rolling Stones (We Love You), The Beatles (Strawberry Fields Forever, Penny Lane), The Doors (Horse Latitudes), Buffalo Springfield (For What It’s Worth) The Mamas & the Papas (California Dreamin’), The Lovin’ Spoonful (Do You Believe in Magic), Santana (Soul Sacrifice), Scott McKenzie (San Francisco), Love (My Little Red Book), The Electric Prunes (I Had Too Much to Dream), Jimi Hendrix (The Wind Cries Mary), The Velvet Underground (Heroin), The Who (Magic Bus) eta The Grateful Dead (Dark Star).

https://www.youtube.com/watch?v=yoSwOrytf_M

 

Hurrengo podcasta

Bertsomozkor ugari eta Nafarroako Txapelketa!

az. Mar 1 , 2017