POTTO: Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK sariketa eta dimako bertso saio esperimentala

Opor- eta atseden-egunetatik bueltan, indarberrituta heldu gara POTTO saiora Ibon Burgoa eta Erlantz Ibargurengoitia, bertso-munduak dituen kantu-hotsak ekartzeko prest. Gaurko saioan Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK sariketaren finalarekin gozatu ederra hartu dugu (Durangaldeak Hego Uribe taldeari irabazita), eta, ondoren, bertso-mundu esperimentala aletu dugu, Diman izan baitzen aukerarik halako saioekin gozatzeko. Iban Amorante eta Danele Sarriugarteren kantu eta prosa Miren Amurizaren, Ane Labakaren eta Uxue Alberdiren bertso-errimekin uztartu zirelako Eskolako teilatupean.
Hori guztia, aukeraketa diktatorialean

Hurrengo podcasta

ATALKA,KITZIKA- Ligoteoa

ol. Mai 10 , 2019