Josu Zabala

POTTO: Abadiñon eta Astigarragan izan beharrekoak

22 maiatza, 2020 | 0 Komentarioak

Faseak arintzen ari zaizkigun honetan, oraindik ere ez da saiorik Euskal Herrietako plazetan, eta Billabonan zentralizatu dituzte abian diren bakanak. Gaur horietako bi ekarri ditugu, Abadiñon eta Astigarragan izan beharrekoak Bertsozale elkartearen egoitzan grabatu zirenak eta bertsoa.eus Youtubeko kanalean STREMING bidezko zuzenekoan eskaini. Guk lagin hautatuak ditugu gaurko POTTO saioan. 8 bertsolariren kantuak, aukeraketa diktatorialean. […]

irakurri gehiago →

Martxoan, Bilbon, BERTSOERRONDA ekimenak agintzen du. Martxoko martitzen guztietan hitzordua dugu Bilboko Erronda kaleko tabernetan, eta gaurko POTTOn aurreneko bi martitzenak aletu ditugu. Martxoaren 3 Adaxkan eta martxoaren 10ean Errondabiden izan ziren aurtengo lehenengo 2 saioak, eta horietan, 7katu gaztetxean jokatuko den finalerako txartela lortu dute jada 5 bertsolarik: Adaxkan, Aissa Intxaustik, Kerman Diazek eta […]

irakurri gehiago →

Eibar dugu zain berriro ere, baina gaurkoan kontu lazgarriak salatzeko aitzakian. IA hilabete da Zaldibarreko zabortegian utzikeriak eragindako lurjausi-istripua izan zela, eta gogorarazteko zein salatzeko helburuz, ZALDIBAR ARGITU! taldeko kideek Eibarreko Untzaga plazan bertso-jaialdia antolatu zuten otsailaren 27an. Bertan izan ziren kantuan Unai Iturriaga, Nerea Ibarzabal eta Ane Zuazubizkar bertsolariak. Gaurko saioan duzue bertso-jaialdiaren aukeraketa […]

irakurri gehiago →

POTTO: XIX. ABRA SARIKETAn egon gara

20 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Bertsoa eta Bilbo Hiria irratia lotzen dituen katea da POTTO, eta hementxe dago, zuen buru-belarrien gozagarri, beste saio bat. XIX. ABRA SARIKETAn egon gara, urtero Euskal Herrietako bertsolari gazteen bilgune den txapelketa handian. Algortako kasinoan 6 bertsolari gaztek kantatu zuten otsailaren 14an, barikuarekin batera, eta antolatzaile diren ALBEko lagunei esker jaso dugu saioaren grabazioa. Lierni […]

irakurri gehiago →

Euskal Herriaren Far West-ean bertsoa presente dago, eta horren erakusgarria ekarri dugu gaurko saioan. Urteroko zita da Barakaldo auzoan den San Bizenteko garagardotegian egiten den bertso-afaria. Aurten Jone Uria eta Jon Maia izan dira bertsotan, eta Idoia Anzoraindia barakaldar bertsolari, gai-jartzaile, irakasle eta eragilearen eskutik heldu zaizkigu Jonek eta Jonek kantatutakoak . Uria eta Maia, […]

irakurri gehiago →

2020ko aurreneko saioan, delorean auto partikularrean igo eta bidaia-proposamena dugu bertsozaleak goza dezan. 2019. urtearen hodarretan, azaroaren 30ean eta abenduaren 13an, hurrenez hurren, bertso-saioak izan genituen Plentzian. Fair Saturday jaialdiaren harira, azaroan 4 bertsolari izan ziren kantuan: Peru Irastortza, Mikel Galartza, Jone Larrinaga eta Inazio Vidal. Abenduan, berriz, Champions Leagueko bertsolariak izan ziren urteroko bertso-jiran […]

irakurri gehiago →

Urteko azken POTTO saioa airean dago jada! Hementxe duzue, buru-belarrien gozagarri, Gipuzkoako bertsolari txapelketa nagusiaren finala. Donostia Arenan kantatutako bertso-aukeraketa diktatoriala duzue entzungai, Ibon Burgoa eta Erlantz Ibargurengoitiaren eskutik. 8kote handia izan zen kantuan eta buruz burukora Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendi heldu ziren; txapela Añorgara joan zen, ostera ere. Bejondeizula, Beñat! Biba zu!! Gaizki […]

irakurri gehiago →

Ez du etenik bertsoak Potto saioan. Gaurkoan ere prosa eta kantua uztartu ditugu eta Eibar-Bilbo bidaia egin! Azaroaren hondarrean izan ziren bi saio aztertu ditugu eta bertso-kantuen aukeraketa diktatoriala eskaini. Azaroaren 24an, domekarekin, Eibarren izandako San Andres bertso-paper lehiaketaren jaialdian, kantuan izan ziren Champion Leagueko bertsolariak (Onintza Enbeita, Aitor Sarriegi, Unai Iturriaga eta Maddalen Arzallus); […]

irakurri gehiago →

POTTO: gipuzkoako 3 finalaurrekoak aztertu ditugu

5 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Gipuzkoako bertsolari txapelketaren finalean kantatuko dutenen izenak prest daude jada. Gaurko saioan azaro-abenduan jokatu diren 3 finalaurrekoak aztertu ditugu, eta finalisten kantu-hotsak ekarri uhinetara. Arrasate, Oiartzun eta Tolosa bisitatu ditugu. Biba hankaluzea, potoa eta errima progresiboaren errepublika librea!

irakurri gehiago →

Beste POTTO bat airean… Asteon Delorean auto partikular-bitxian igo gara eta hilabete hasiera izan dugu helmuga. Azaroaren aurreneko bi astetan izan ziren bi jaialditan sartu dugu mikrofonoa: Batetik, BERTSOZIENTZIA jaialdiaren baitan, azaroaren 7an, Bilbon izan zen JAKINDURIEK MUNDUE ERREKO DAU saioa (Igor Elortza eta Uxue Alberdi kantuan); eta, bestetik, azaroaren 16a, Otxandion izandako ELKARTASUN JAIALDIA […]

irakurri gehiago →