POTTO: Durangoko Landakoko finalaurrekoa

Bertsolari Txapelketa Nagusiak ez du etenik, eta POTTO saioak ere ez!
Asteon, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak Durangoko Landako gunean jokatu zen finalaurrekoen aurreneko atalaren azken saioa aztertu dute. Bertan Aitor Mendiluze izan zen garaile, ofiziotan ikaragarrizko lana eginda; Miren Amuriza izan zen bigarren sailkatua. Seikoteak taulagainean egindako lana aztertu eta agenda-proposamena zabaldu dute, bertsozalearen buru-belarrien gozamenerako.
Domekan, Amurrion dugu hitzordua

Biba bertsoa/ Gora Apolo

Hurrengo podcasta

Ekhineren ongietorria eta Julen Kaltzada euskaltzaleaz aritu gara Atalkan

lr. Aza 18 , 2017