“Gerrarako Eusko Label armak” jardunaldiak antolatu dituzte euskal industria militarra salatzeko

Euskal Herrian, babarrunak, orburuak, patatak, eta piperrak baino zerbait gehiago ekoizten da. Euskal Herrian armak ekoizten dira, gerrarako armak, hiltzen duten armak. Eusko Label armak. Halaxe adierazten dute azken egunotan kalean zehar ikusi ahal izan ditugun kartelek, eta halaxe azaldu zuten atzo bertan zenbait elkarte eta kolektibok egindako prentsaurrekoan ere. Gainera, jardunaldiak antolatu dituzte “Gerrarako eusko label armak” izenpean, urtarrilaren amaierarako. Nagore Enciso eta Igor Muñozekin hitz egin dugu dinamika honen berri izateko.

Hurrengo podcasta

THE LADIES eta DOBLE CAPA Gorkeyan

og. Urt 17 , 2019