IRRATIEN TARTEA: etxegabetzeei buruzko protokoloa, hondakinen kudeaketa eta agenda

Etxegabetzeak saihesteko jarduera protokoloa onartu du Baztango Udalak. Jarduera protokoloaren helburu nagusia, gainzorpetzeagatik, gehiegizko zorpetzeagatik ohiko etxebizitza, norberaren bizitegi arrunta likidezi-faltagatik, galtzeko arriskuan duen pertsona edo familiari konponbidea ematea da. Albiste hori ekarri du Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartera. Horrez gain, eskualdeko arraindegietan erabiltzeko tupperrak banatuko dituztela Baztan-Bidasoaldean azaldu du. Agendari helduta, VII. Mariano Izeta bertso sariketako txapela Joanes Ilarregik jantzi duela kontatu du eta aurrera begira, berriz, Lesakako feriak eta eskualdeko aste moreak datozela aurreratu du.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: gehiegizkoa al da euskara erakargarria dela frogatzeko dugun nahia?

ar. Aza 22 , 2016