‘Amodioaren ziega’ obraren ingurukoak, Radiokulturako lagunen eskutik

Lauka teatroko lagunek Xabier Mendigurenek idatzitako Amiodioaren ziega obra taularatu dute aurten: Preso dagoen Aitorren eta bisitan joaten zaion haren bikotekide Mirenen arteko harremanaren ingurukoa da antzezlana. Konturatu gabe pasatzen zaie denbora, ziega barruan. Amodioa dute eginkizun. Bainan noiz arte irauten du maitasunak? Nola aldatzen dira ametsak barnean edo kanpoan zaudelarik? Eta beldurrak? Radiokulturako lagunek, obraren zati batzuekin tartekaturik, Urki Muguruza eta Nazaret Froufe antzerkilarien azalpenak entzutea proposatu digute.

Hurrengo podcasta

"Betiko dikotomiarekin hautsi eta zehar lerro bat proposatu nahi izan dugu inklusibitatearekin"

og. Eka 25 , 2015