“Donostiko mobilizazioaren ondoren lanean jarraituko dugu, eta norbera dagoen lekutik ere mila aukera egongo dira dinamikaren bat egiteko”

Published On 16 urria, 2018 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Larunbatean, Urriaren 20an izango da Orain Presoak dinamikak deituriko manifestazioa, Donostian. Hilabeteak lanean daramatzan dinamika da Orain Presoak, presoen egoera urgentziaz konpontzeko asmoz, besteak beste. Euskal presoen hurbiltzea, larriki gaixo daude presoen askatasuna, zigorren batuketa eta gradu aldaketak dira lehentasun nagusiak, Arantza Aldezabal bozeramaileak azaldu duenez, eta orain da gai honi heltzeko momentua.

Comments are closed.