manifestazioa

ERRO TA BERRI – Txileko protestetako soinu-banda

1 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Txilek gainezka egin du. 1973ko estatu-kolpeko garaietatik heredatuta, musikari txiletarrek eragin handia daukate kalera irten den jendearengan. Gaurkoan, Nueva Canción Chilena hartako artisten musika alboratuta, txiletarrak protestara bultzatutako hainbat kanta garaikide ezagutuko ditugu. Denetarik entzuteko aukera izango dugu, hip hop-a, rock astuna eta folk-pop-a…Hau da erabilitako abesti zerrenda: 1) Ana Tijoux “Cacerolazo”, 2) Ana Tijoux […]

irakurri gehiago →

Larunbatean, Urriaren 20an izango da Orain Presoak dinamikak deituriko manifestazioa, Donostian. Hilabeteak lanean daramatzan dinamika da Orain Presoak, presoen egoera urgentziaz konpontzeko asmoz, besteak beste. Euskal presoen hurbiltzea, larriki gaixo daude presoen askatasuna, zigorren batuketa eta gradu aldaketak dira lehentasun nagusiak, Arantza Aldezabal bozeramaileak azaldu duenez, eta orain da gai honi heltzeko momentua.

irakurri gehiago →

Gaurko Irratien tartean 97 irratiko Patxi Gaztelumendi izan dugu. Bilboko Zazpikaleetako kontuak ekarri dizkigu Zebrabideara. 7katu gaztetxearen hamaikagarren urteurreneko ospakizunak nola joan diren azaldu digu lehenik eta behin. Bertso erronda txapelketaren berri ere eman digu, errondako taberna ezberdinetan egiten den bertso txapelketa. BIRA! kultur gunearen, BIBAren birmoldaketa, inaugurazioaz ere hitz egin dugu Patxirekin. Azkenik, atzo […]

irakurri gehiago →

Bi asteazkenez behin bezalaxe, Irulegi irratiko esatari Jojo Bidart batu zaigu gaurko irratien tartera, eta honako gaiez hitz egin digu: joan den larunbatean Baionan eginiko Deiadar manifestazioa, Makeako Amnistiaren eguna, egituratze politikoaren eztabaida, abokatuen greba eta datorren astebururako zitak.

irakurri gehiago →