Izaro Andresen musika ekarri du Euskal Irratietako Fred Berruetek sormenaren tartera

Izaro Andres abeslari mallabitarra duela bi urte hasi zen tabernetan abesten, harik eta kontzertu batean orain bere bateria jotzailea dena ezagutu zuen arte. Hark beste bi lagun aurkeztu zizkion, eta orain Izaroren banda osatzen dute hirurek. Om izeneko lehen diskoan, Izarok berak sortu ditu hitz guztiak eta musika. Abesti gehienak euskaraz dira, baina gaztelaniaz eta ingelesez ere kantatzen du. Ba gaurko sormenaren tartera haren doinuak ekarri ditu Euskal irratietako esatari Fred Berruetek.

Hurrengo podcasta

PIPERPOLIS: Huntza taldeak "Ertzetatik" diskoa aurkeztu digu

og. Ots 9 , 2017