POTTO: Donibane Lohitzune, azkenaurreko geltokia

Bertsolari Txapelketa nagusiaren trenak Donibane Lohitzunen izan zuen azkenaurreko geltokia (BECen jokatuko den final handia kontuan izan gabe); eta ari da jada zehazten finaleko zortzikotea. Donibaneko saioan Igor Elortzak mahai gainean koplea eman zuen eta txapelarako bere hautagaitza aldarrikatu. Maialen Lujanbio sailkatu zen bigarren, eta atzetik izan zituzten Julio Soto eta Jone Uria.
Gaurko POTTOra Donibane Lohitzuneko saioan izandako bertso-kanturik onenak ekarri ditugu, eta baita bertsolarien prosazko berbaldia ere (Igor Elortza eta Jone Uria elkarrikzetatu baititugu).
Bertsoaren mundua, Bilbo HIria irratiaren POTTO saioan

Biba el berso! Gora Apolo

Hurrengo podcasta

Nola Aldatzen diren Gauzak #113 Autostop

og. Aza 30 , 2017