POTTO: Tolosan Etxahun Lekue izan zen garaile

Agur, bertsozale
Gaurko POTTO saioan Tolosa aldera bergira izan gara, aurreko asteburuan hantxe jokatu baitzen Bertsolari Txapelketa Nagusiaren akabuko finalaurrekoa. Etxahun Lekue izan zen garaile, eta berarekin bat, Tolosan beste bi bertsolarik lortu zuten finalaurrekoetarako txartela: Maddalen Arzallusek eta Jon Maiak.
Honekin eta horrenbestez, erabakita geratu dira zeintzuk bertsolarik hartuko duten parte joan-etorriko finalaurrekoetan; puntuazio bidez, 18k, gehi duela lau urteko finalistak.
Mamboak ez du etenik, lagunok… aste honetan ez da txapelketarik, baina Bastidan izango dugu hurrengo hitzordua, urriaren 28an.

biba bertsoa

Hurrengo podcasta

Kaxubiarren eskola mintzagai, Atalkan

og. Urr 19 , 2017