ANTXOEN BERTSOA (50!) – Zumaiako bertso jaialdia

Kaixo bertsoxale!

Azken ANTXOEN BERTSOA aktualitatearen errepasoarekin hasi dugu. Regueibertso ekimena, Nafarroako eskolarteko txapelketa, Gipuzkoako herriartekoa… izan ditugu hizpide. Ondoren,  KKinZona egunean Beñat Torres bertsolari finak eskaini zigun bertsoa entzun dugu eta saioan murgildu gara. Zumaian apirilak 24ean ospatu zen bertso emanaldiaz gozatzeko aukera izan dugu. Gaurkoan ere Eiderrek huts egin du baina, Aitor Urbieta lagun eta bertsolari fina gurekin izan da. Bertso analisi bikainak eskaini dizkigu eitzar-zarauztarrak.

Habana Ta Punto!!! Gaurkoan Julen Larrañaga izan da protagonista eta habanera gogoangarria eskini digu. Eskerrik asko! Ea hurrengo bertsokidea nor dugun…

Saioan zehar, Sokaren itzala irratsaio misteriotsuko Tasio Sudupek deitu digu eta zenbait mezu zabaldi dituuuuuuuuhhh!!!

Amaitzeko, Nafarroako eskolarteko txapeldun izan den Joanes Illarregiren azken agurra entzun dugu.

Hurrengo astean bueltan izanen gara!

glu glu glu glu…

Hurrengo podcasta

ERREPASO KRITIKOA: igandeko galdeketak, PPren ustelkeria eta Frantziako bozak

ol. Mai 5 , 2017