Gorka Salces: “Gales eta EHko egoerak aldera daitezke, baina euskarak bilakaera hobea izan du”

Galesek 20.779 km²-ko azalera eta 3.063.456 biztanle ditu. 2011n eginiko azken erroldaren arabera, horietatik %19k galesa edo cymraeg hitz egiten dute ingelesaz gain. Biak dira hizkuntza ofizialak eta distantzia linguistiko handi samarra dago bien artean. Baina nola daude hedabideak han? Eta zer nolako alderatzea egin daiteke euskal panoramari begira jarrita? Alderatze hori egin dute 2016ko euskal hedabideez Behategiak ateratako urtekariko artikuluan, eta horretaz hitz egingo genuela aurreratu zigun Gorka Salcesek, eta horretara batu da gaurko komunikazioaren tartera.

Hurrengo podcasta

Libe Mimenza: "Kazetaritza egiteaz gain, kazetaritzaz mintzatzeko plazak behar ditugu"

az. Urt 25 , 2017