Aste honetako ‘Argia’: Ongi Etorri Gernika 2017, ‘Gure txoriak’ eta haurdunaldi subrogatua

Apirilaren 29 an, Gernikaren bonbardaketaren 80. urteurren ekitaldien harira, milaka lagun bildu nahi dituzte Gernikan. Muxikan dute hitzordua, handik Gernikara martxa isila egiteko, errefuxiatuei babesa erakutsi eta orain 80 urte gertatu zena, eta gaur gaurkoz beste hainbat herrialdetan gertatzen ari dena, gogoratzeko. Horren berri jaso du Marijo Deograciasek aste honetako Argia-n, eta hori aipatu du Estitxu Eizagirre astekariko zuzendariak gaurko aurrerapenean. Horrez gain, Mikel Garciak Gure txoriak hezkuntza proiektuaz egindako erreportajea eta Ainhoa Mariezkurrenak haurdunaldi subrogatuaz jasotako hausnarketa ere aurreratu ditu.

Hurrengo podcasta

Amets Martinez: "Legea ezartzeaz gain, ikusi beharko dugu presorik gabeko herria nola eraiki"

az. Api 26 , 2017