bonbardaketa

ARGIAren aurrerapena | ZAD, Gernika eta errefuxiatuak

25 apirila, 2018 | 0 Komentarioak

Asteazkenero ohi dugun bezala aste honetako Argiaren aurrerapena egin dugu Estitxu Eizagirrerekin. Bretainiako ZADi buruzuko erreportaia izan dugu hizpide lehenik eta behin. Gernikako bonbardaketaren inguruan egindako erreportaiaz ere aritu gara. Azkenik, Ipar Euskal Herrian errefuxiatuen egoeraren inguruan eginiko elkarrizketa bat ere ekarri digu.

irakurri gehiago →

Gaur, hainbat aldiz esan dugu 80 urte bete direla gaur Gernika bonbardatu zutenetik. Ondorioz, 80 urte bete ditu Pablo Picassoren Guernica koadroak ere, eta aurten beteko dira 25 koadro hori Madrilgo Reina Sofia museora eraman zutenetik. Horren harira, Suena Guernica proiektua jarri du martxan Radio 3 irratiak. Horri guztiari begira jarri gara gaurko komunikazioaren tartera […]

irakurri gehiago →

Apirilaren 29 an, Gernikaren bonbardaketaren 80. urteurren ekitaldien harira, milaka lagun bildu nahi dituzte Gernikan. Muxikan dute hitzordua, handik Gernikara martxa isila egiteko, errefuxiatuei babesa erakutsi eta orain 80 urte gertatu zena, eta gaur gaurkoz beste hainbat herrialdetan gertatzen ari dena, gogoratzeko. Horren berri jaso du Marijo Deograciasek aste honetako Argia-n, eta hori aipatu du […]

irakurri gehiago →

Bihar, 15:45 aldera, 80 urte beteko dira Gernika bonbardatu zutenetik. Urtemuga borobila medio, memoria historikoa berreskuratu eta gertatutakoaren inguruko hausnarketa sakona egite dihardute hainbat eragilek hilabete honetan. Gertatu zena ez ahaztu eta salatzeaz gain, sarraskiaren harira Pablo Picassok margotutako koadroak eta Gernika herriak berak sinbolismoa hartu dute azken asteotan. Badirudi kolore askotako aldarriak igortzeko plaza […]

irakurri gehiago →

Igandean ospatuko da aurtengo Aberri Eguna, eta Independentistak Sareak Gernika aukeratu du horretarako. Apirilaren 26an beteko dira 80 urte faxistek Gernika bonbardatu zutenetik, eta urtemugaz gain, Gernikak baditu beste bereizgarri batzuk ere Independentistak sarearen iritziz: errefuxiatuen egoerarekin edo estatus politikoari buruzko azken herri galdeketekin lotu daiteke. Ba gai horiei guztiei begira jarri dira Bilbo Hiria […]

irakurri gehiago →

Laster beteko dira 80 urte Gernika bonbardatu zutela. Zehazki, 1987ko apirilaren 26an izan zen. Ba urtemugaren harira, Gernikaren egiak izeneko liburuxka ondu du GITE-IPESek, eta aste honetan bertan ekingo die aurkezpenei. Memoria egiteko eta eztabaida soziala sutatzeko tresna izan nahi duen liburuxka horretan jasotakoak aletu ditugu Ibon Meñikarekin.

irakurri gehiago →

Nork ez du ezagutzen Gernika? Pablo Picassoren margolan famatua, 1937ko maiatzetik ekainera bitartean margotu zuena, 1937ko apirilaren 26an Espainiako Gerra Zibilean izandako Gernikako bonbardaketa irudikatzen duena. Aurten beteko du, beraz, 80. urtemuga. Zenbaitek adiskidetzearen sinbolo gisa baliatu badu ere, Picassok Gernikan eragindako sarraskia irudikatu zuen margolan hartan, modu oso gordinean. Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk […]

irakurri gehiago →

Atzoko egunari begira jarri eta Gernikako bonbardaketaren 79. urtemuga gogora ekarri nahi izan du gaur Patxi Gaztelumendi komunikazio kolaboratzaileak. Komunikazio ikuspuntutik, Lobak dinamikako lagunek egin duten lana esanguratsuaz, Astra lantegi okupatuan jasotako bonbardaketa garaiko sirenaz, nahiz sarraski hura oroitzeko egiten diren ekitaldiez hausnartu dugu berarekin.

irakurri gehiago →

Gernikako belaunaldi gazteek ere gogoan izaten dute 1937ko apirilaren 26an gertatutakoa. Bilobak dira, bonbardaketa jasan behar izan zuten herritarren bilobak, eta gur hasi eta datozen egunetarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte, Lobak dinamikako kideek. Horietako batekin, Ibai Muniozgurenekin hitz egin dute goizean Info7 irratian, eta, besteak beste, haren hitzak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera.

irakurri gehiago →