Txutxi Ariznabarreta: “Erabakitzeko garaia heldu da, urrats sendoak egin dira”

Igandean ospatuko da aurtengo Aberri Eguna, eta Independentistak Sareak Gernika aukeratu du horretarako. Apirilaren 26an beteko dira 80 urte faxistek Gernika bonbardatu zutenetik, eta urtemugaz gain, Gernikak baditu beste bereizgarri batzuk ere Independentistak sarearen iritziz: errefuxiatuen egoerarekin edo estatus politikoari buruzko azken herri galdeketekin lotu daiteke. Ba gai horiei guztiei begira jarri dira Bilbo Hiria eta Halabedi Bi irratiek elkarlanean egiten duten Hizpidea irratsaioan gaur, eta Igor Goikolea esatariak Independentistak sareko bozeramaile Txutxi Ariznabarretarekin hitz egin du.

Hurrengo podcasta

Ilazki Gainza: "Emakumeek bakarrik bidaiatzeko erreferenteak sortzea gakoa da ahalduntzerako"

az. Api 12 , 2017